BOSTGARREN IKASTURTEA-FARMAKOLOGIA KLINIKOA IRAKASGAIAREN HELBURU OROKORRAK ETA ANTOLAKETA
|
|
- Phebe Houston
- 5 years ago
- Views:
Transcription
1 BOSTGARREN IKASTURTEA-FARMAKOLOGIA KLINIKOA IRAUNALDIA: Lauhilabetekoa KREDITUAK: 2 teorikoak eta 2,5 praktikoak IRAKASGAIAREN HELBURU OROKORRAK ETA ANTOLAKETA Farmakologia klinikoko kurtso honen helburu nagusia oinarri zientifikoak ikastea da etorkizuneko medikuek medikamentuak zentzuzko eran agin ditzaten. Medikamentuaren ezaugarriak eta eraginkortasun klinikoaren ezagutzan oinarrituta, bai gaixotasunean bai paziente bakoitzaren egoera zehatzetan ere, medikuak prozedura terapeutiko bakoitzari dagozkion onuren edo kalteen arteko erlazioa eta kostu ekonomikoen adierak bereganatu behar ditu. Geroko medikuei irakatsi behar zaie medikamenturik aproposena aukeratzen, medikamentuei buruzko argibideen arrazoizko irakurketa egiten eta farmako bakoitzaren eraginkortasuna eta kaltea balioztatzen. Proposaturiko helburuak, eskola teoriko, praktiko eta mintegien bidez beteko dira. Ebaluazioa modu jarraian eta azterketa finalaren bidez egingo da. EGITARAU TEORIKOA I. Farmakologia kliniko orokorra 1. Ikasgaia. Farmakologia klinikoaren oinarriak. Farmakologia klinikoaren kontzeptua eta helburuak: arrazoizko farmakoterapia. Medikamentuak gure osasun-sisteman. Efikazia kliniko, segurtasun-arrisku eta efizientziaren (eraginkortasunaren) kontzeptuak. Onura/kalte erlazioa. Medikamentua osasun-eragile eta kontsumo-produktu gisa: atseginezko agindua eta automedikazioa. Terapeutika hausnartuaren prozesua. 2. Ikasgaia. Farmakozinetika eta farmakodinamia klinikoak. Parametro farmakozinetiko nagusiak: plasma-garbiketa, erdibizia, banaketa-bolumena, bioerabilgarritasuna. Beraien erabilgarritasuna medikamentuen dosifikazioa kalkulatzeko. Farmakoen plasma-konzentrazioen segimendua eta dagozkion farmako-talde nagusiak. Medikamentuen eragin klinikoak: behaketa eta kuantifikazioa. Farmakozinetika/farmakodinamia erlazioa: arazoak eta eztabaida. 3. Ikasgaia. Saio klinikoa. Definizioa eta helburua. Saio kliniko-motak eta beren ezaugarriak. Banaketa aleatoriozko eta konparaziozko saio klinikoaren oinarri metodologikoak. Diseinu-motak. Saio klinikoaren protokoloa. Saioaren barnean sartzeko edo kanpoan uzteko irizpideak. Alderdi etiko eta legalak. Alderdi antolatzaileak. 4. Ikasgaia. Medikamentuen eragin kaltegarriak. Elkarrekintza farmakologikoak. Eragin kaltegarriak. Medikamentuen eragin kaltegarriak eta berauekiko erreakzio kaltegarriak: definizioa eta sailkapena. Erreakzio kaltegarrien antzemate eta kuantifikazioa. Farmakozaintza. Arriskuaren kontzeptua eta bere kuantifikazioa. Elkarrekintza farmakologikoen garrantzi klinikoa. Elkarrekintza nagusiak eta dagozkien talde farmakologikoak. Aurre egiteko neurri orokorrak.
2 II. Medikamentuen agindua egoera berezietan 5. Ikasgaia. Farmakologia klinikoa geriatrian. Farmakoepidemiologia geriatrian: polifarmazia, automedikazioa eta arazo eratorriak. Aldaketa farmakozinetikoak zahartzaroan. Aldaketa farmakodinamikoak. Erreakzio kaltegarri sarrienak zahartzaroan eta talde farmakologiko nagusiak. Medikamentuen aginduaren oinarri orokorrak geriatrian. 6. Ikasgaia. Farmakologia klinikoa haurdunaldian eta pediatrian. Farmakoen efektuak enbrioi/fetuengan: ahalmen teratogenikoa eta beste zenbait ondorio jaioberriarengan. Aldaketa farmakozinetikoak haurdunaldian. Medikamentuak agintzeko irizpideak haurdunaldian. Medikamentuen agindua ume goiztiar, jaioberri, bularreko ume eta haurrarengan. Aldaketa farmakozinetikoak adinaren arabera: dosiaren kalkulua. Agintzeko oinarri orokorrak eta tratamendua betetzea pediatrian. 7. Ikasgaia. Medikamenduekiko erantzuna aldatzen duten faktore patologikoak. Giltzurrungutxiegitasuna: gernuz iraizten diren aldatu gabeko farmakoen eta metabolito aktiboen metaketa. Dosifikazioa bermoldatzeko oinarri orokorrak eta taulak. Farmakoek eragindako giltzurruntoxikotasun eta gutxiegitasuna. Gibel-gutxiegitasuna eta bere ondorio farmakozinetiko eta farmakodinamikoak. Dosifikazioa bermoldatzeko oinarri orokorrak. Farmakoek eragindako gibeleko toxikotasuna. Medikamentuak agintzeko oinarri orokorrak beherakoa, goitikak edo xurgapen txarreko sindromea jasaten duten pazienteengan. III. Farmakologia kliniko berezia 8. Ikasgaia. Farmako antimikrobiarrak erabiltzeko oinarri nagusiak. Terapeutika antimikrobiarraren helburuak. Antimikrobiarren sailkapena. Antimikrobiarren efikazia klinikoa baldintzaten duten faktoreak: aktibitatearen espektroa, ezaugarri farmakozinetikoak, infekziogunearen aurkikuntza, pazientearen egoera immunologikoa. Antimikrobiarren eragin kaltegarriak. Terapeutika antimikrobiarrean porrotaren zergatiak. Antimikrobiarrak elkarteko jarraibideak. 9. Ikasgaia. Antimikrobiarren agindua infekzio-prozesu zehatzetan. Antimikrobiarren agindua faringoamigdalitisean, otitisean, bronkitis akutuan eta bronkitis kronikoaren larriagotzeetan. Antimikrobiarren agindua gernu-infekzio akutu eta bergaixogarrietan. Hasierako terapeutika antibiotikoa jatorri ezezaguneko meningitisetan. Antimikrobiarren erabilera profilaktikorako jarraibideak. Antimikrobiarren erabilera paziente HIESdunengan. 10. Ikasgaia. Arnas-aparatuaren gaixotasunen farmakologia klinikoa. Asmaren tratamenduaren oinarri nagusiak. Farmako antiasmatikoen sailkapena. Administrazio topikoa (arnas-bidekoa) eta sistemikoa. Glukokortikoideen, erantzun immunoinflamatorioaren aldatzaileak diren farmakoen eta bronkozabaltzaileen erabilera klinikoa eta eragin desiragaitzak. Pausoz pausoko asmaren terapeutika (Osasun Munduko Erakundearen arabera). Birika-gaixotasun buxagarri kronikoan medikamentuen arrazoizko agindua. Eztulakontrakoak, mukolitikoak eta espektoratzaileen erabilgarritasuna eta zentzuzko erabilera. 11. Ikasgaia. Digestio-aparatuaren farmakologia klinikoa. Ultzera peptikoaren tratamenduaren helburuak. Farmako ultzerakontrakoak: efikazia, efizientzia (eraginkortasuna) eta eragin kaltegarriak. Antiultzerosoen arrazoizko agindua. Helikobacter pylorii erauzteko eredua. Beherakokontrakoak eta libragarrien erabilera zuhurrerako irizpideak. Farmako goitikakontrakoak: erabilgarritasuna eta arrazoizko agindua.
3 12. Ikasgaia. Hipertentsio arterialaren farmakologia klinikoa. Hipertentsio arterialaren definizio eta sailkapena. Hipertentsioa tratatzeko zergatiak: erikortasun kardiobaskularreko tasa eta heriotza-tasa txikitzea eta bizi-itxaropena handitzea. Terapeutika antihipertentsiboaren helburuak eta emaitzen azterketa. Farmako antihipertentsioen sailkapena: talde desberdinen ezaugarriak, efikazia, efizientzia eta eragin desiragaitzak. Hipertentsiokontrakoak aukeratzeko irizpideak: jarraibideak eta kontraindikazioak. Tratamendua betetzeko arazoak eta hobetzeko metodoak. Pausoz pausoko hipertentsioaren terapeutika. 13. Ikasgaia. Kardiopatia iskemikoa, bihotz-gutxiegitasuna eta iktusaren farmakologia klinikoa. Gutxiegitasun koronarioa: esfortzu-angina, bariante eta aldakorra. Farmako anginakontrakoak: efikazian inplikaturiko mekanismoak, erabilera zuhurrerako irizpideak, eta eragin kaltegarriak. Farmako erabilgarriak bihotzekoan: zentzuz erabiltzeko irizpideak. Berbihotzekoa eta bat-bateko heriotzaren profilaxia. Bihotz-gutxiegitasunaren arrazoizko terapeutika: diuretikoak, AEBI eta digoxinaren zentzuz erabiltzeko irizpideak. Tronbosia eta garuneko hemorragiaren lehen eta bigarren mailako prebentzioa. 14. Ikasgaia. Asaldura metabolikoen farmakologia klinikoa. Hiperlipoproteinemiak eta erikortasun/heriotza-tasa kardiobaskularra. Terapeutika hipolipemiatzailearen garrantzia gaixotasun kardiobaskularraren prebentzioan eta bizi-itxaropenan. Neurri higieniko-dietetikoak. Farmako hipolipemiatzaileak: ezaugarriak, efikazia eta eragin kaltegarriak. Medikamentu hipolipemiatzaileak zentzuz aukeratzeko irizpideak. I eta II motako diabete mellitusa: zaintza desegokiaren ondorioak. Giza-intsulina errekonbinantea eta ahobideko hipogluzemiatzaileen ezaugarri farmakologikoak. Erabilera zuhurrerako irizpideak. 15. Ikasgaia. Kontrazepzioaren farmakologia klinikoa. Antisorgailu hormonalak: motak eta ezaugarri farmakologikoak. Efikazia, efektibitatea eta segurtasuna. Hautespen eta erabilerarako irizpideak. Kontraindikazio absolutu eta erlatiboak. Onura/arrisku kozientearen analisia. Koito ondorengo kontrazepzio goiztiarra: erabilitako medikamentuak eta bere erabilera zuhurrerako irizpideak. Farmako abortiboak haurdunaldiaren lehenengo hiruhilekoan. 16. Ikasgaia. Minaren tratamendu farmakologikoa. Min-motak eta tratamenduaren helburuak. Analgesikoen sailkapena eta ezaugarri farmakologikoak. AIEEk eta opiazeoak zentzuz erabiltzeko irizpideak min akutu eta kronikoaren tratamenduan. Osasun Munduko Erakundearen eskailera terapeutika. Migrainaren arrazoizko terapeutika egiteko irizpideak. 17. Ikasgaia. Gaixotasun erreumatikoak eta osteoporosiaren farmakologia klinikoa. Prozesu erreumatikoen alderdi terapeutiko orokorrak. AIEEk, glukokortikoideak, immunodepresoreak eta prozesu erreumatikoaren aldatzaileak zentzuz erabiltzeko irizpideak. Osteoporosiaren gaineko ezaugarri orokorrak. Osteoporisiaren tratamendu eta prebentzio zuhurraren irizpideak. 18. Ikasgaia. Desoreka psikiatrikoen farmakologia klinikoa. Antsietate eta loezinaren tratamenduan erabilitako farmakoen ezaugarriak. Berauen hautespen eta erabilera zuhurrerako irizpideak. Antidepresiboen ezaugarri farmakologikoak eta beren erabilera zuhurrerako irizpideak depresioan. Bentzodiazepinak eta antidepresiboen erabilera ikara-atakeetan. Psikosien terapeutikaren oinarri farmakologikoak. 19 Ikasgaia. Gaixotasun neurologikoen farmakologia klinikoa. Epilepsiaren farmakologia klinikoa: medikamentuen erabilera zuhurrerako irizpideak. Elkarrekintza farmakologikoen garrantzia. Medikamentuen erabilera zuhurrerako irizpideak Parkinsonean. Alzheimer gaixotasunean erabilitako farmakoak eta berauen mugak.
4 20. Ikasgaia. Gaixotasun dermatologiko eta oftalmologikoen farmakologia klinikoa. Medikamentuen agindua gaitz dermatologikoetan: aknea, ekzema, inpetigoa eta psoriasia. Farmakoek eragindako gaitz dermatologikoak eta beren tratamendua. Farmakoen erabilgarritasun terapeutika eta diagnostikoa oftalmologian: antibakteriarrak, antibirikoak, antifungikoak, antiinflamatorioak eta immunoerregulatzaileak, midriasi-eragileak eta ziklopejikoak. Zikloplegikoak. Glaukomaren medikamentu-terapeutika. BIBLIOGRAFIA Abramowicz, M. Medical Letter. Compendio de Terapéutica Antimicrobiana. Prous Science, Baños Díez, J.E., Albaladejo, M.F. Principios de Farmacología Clínica. Bases Científicas de la Utilización de Medicamentos. 1ª ed. Masson, Bertram, X.X., Katzung, B.G. Basic & Clinical Pharmacology. 7ª ed. Appleton & Lange, Comisiones de Farmacia de las Comarcas de Atención Primaria de Bizkaia. Guía Farmacoterapéutica de Atención Primaria. 1ª ed. Osakidetza, Departament of Medicine of Washington University. Manual Washington de Terapéutica Médica. 10º Ed. Masson, Flórez, J., Armijo, J.A., Mediavilla, J.A. Farmacología Humana. 3ª ed. Masson, Kim, R.B. The Medical Letter. Compendio de Interacciones Adversas de Medicamentos. Prous Science, Laporte, J.R., Tognoni, G. Principios de Epidemiología del Medicamento. Masson, Laurence, D.R., Benett, P.N., Brown, M.J. Clinical Pharmacology. 8ª ed. Churchill Livingstone, Melmon, K.L., Hooffman, B.B., Nierenberg, D.W., Carruthers, G. Melmon and Morrelli's Clinical Pharmacology. 4ª ed. Mc Graw-Hill, Speight, T.M., Holford, N.H.G. Avery s Drug Treatment: A Guide to the Properties, Choice, Therapeutic Use and Economic Value of Drugs in Disease Management. 4ª ed. Blackwell Science for Adis International, Sweetman S.C. Martindale: The Complete Drug Reference. 33º ed. Pharmaceutical Press, Villa, L.F. Medimecum. Guía de Terapia Farmacológica. 7ª ed. Adis, EGITARAU PRAKTIKOA 1. Praktika. Medikamentuei buruzko argibide-iturri zientifikoak. Iturrien sailkapena. Erabileraariketak
5 2. Praktika. Medikamentuei buruzko argibide-iturri komertzialak. Medikamentua kontsumoproduktu gisa: publizitate-teknikak. Analisi-ariketak eta zenbait adibideren gaineko kritika. 3. Praktika. Medikamentuen agindua. Espezialitate farmazeutikoak. Arautegi legala. Aginduariketak. 4. Praktika. Saio klinikoa. Aukeratutako saio klinikoen irakurketa-ariketak, analisi-ariketak eta balioztatze-ariketak. 5. Praktika. Erreakzio kaltegarriak. Farmakozaintza. Medikamentuekiko erreakzio kaltegarriak. Adibideen analisia eta balioztapena. Erreakzio kaltegarrien borondatezko berriematea txartel horiaren bidez: erabilgarritasuna farmakozaintzaren sisteman. Ariketak txatel horiarekin. 6. Praktika. Farmakoepidemiologia. Kontzeptua eta definizioak. Ikerketa-motak: ezaugarriak. Kohorte eta kasu/kontrol ikerketak aztertu eta balioztatzeko ariketak. 7. Praktika. Saio klinikoen meta-analisia. Meta-analisiaren kontzeptua. Bere erabilgarritasuna medikamentuen balioztapenan. Aukeratutako meta-analisiaren gaineko ikaslanak aztertu eta baliotatzeko ariketak. 8. Praktika. Farmakoekonomia. Medikamentuen balioztatze ekonomikoa. Efikazia, segurtasuna eta efizientzia. Medikamentuei egokitako balioztatze ekonomikoaren metodologia. Garrantzi eta oihartzun nagusizko ikerlanak aztertzeko ariketak eta adibideak. 9. Praktika. Zuhur agintzeko gida (OME) (I). Arrazoizko terapeutika prozesua. P(ertsonala) medikamentuen hautaketa. P medikamentuak aukeratzeko ariketak. 10. Praktika. Zuhur agintzeko gida (OME) (II). P(ertsonalizatua) tratamendua. Arazoa adierazi, helburua zehaztu, P medikamentuaren egokitasuna ziurtatu, agindu, berri eman eta irakatsi. Tratamendua gainbegiratzea eta bere amaiera. Ariketa praktikoak. 11. Praktika. Gaixotasun zehatzetarako P-bilduma egitea. Bosnaka ikasle lan eginez, idatzizko bilduma edo zenbait gaixotasunen arrazoizko tratamendurako P medikamentuen zerrenda landuko da, ezaugarri interesgarri eta erabili eta agintzeko arau guztiak adieraziz. Horretarako, erabil daitezkeen argibide-iturri zientifikoak eta ikasgaiari buruz irakasleek aukeratu eta emandako ikerlanak erabiliko dira.
BIGARREN IKASTURTEA-FARMAKOLOGIA IRAKASGAIAREN HELBURU OROKORRAK ETA ANTOLAKETA EGITARAU TEORIKOA
BIGARREN IKASTURTEA-FARMAKOLOGIA IRAUNALDIA: Lauhilabetekoa KREDITUAK: 5,5 teorikoak eta 1,5 praktikoak IRAKASGAIAREN HELBURU OROKORRAK ETA ANTOLAKETA Farmakologia interes kliniko handia duen oinarrizko
More informationOsasun Zientzien Arloan Oinarrezkoa Derrigorrezkoa ) Ikasle-taldea Euskara (32)
Ikasleentzako irakasgai-gidak egiteko EREDUA talde bakoitzean 1 1.- IRAKASGAIAREN INFORMAZIO OROKORRA Irakasgaiaren izena Saila Ikasturtea (Lauhilekoa) Farmakologia Medikoaren Oinarriak Farmakologia 1.
More informationI ATALA: Farmakologia Aplikatuaren Orokortasunak
I ATALA: Farmakologia Aplikatuaren Orokortasunak 1. Elkarrekintza farmakologikoak (4. Gaia) Ariketa honetan bi farmako mota agertzen dira: 1 Farmakoa (F1): Pazienteak odontologoaren kontsultara joan baino
More informationBIOTEKNOLOGIA ETA PHARMA UNITATEA
BIOTEKNOLOGIA ETA PHARMA UNITATEA Gure jarduerak hiru eremu barne hartzen ditu: TECNALIAko Bioteknologia eta Pharmaren Unitateak ikerketak egin eta zerbitzu teknologiko aurreratuak ematen ditu bioprozesuen
More informationMUGIMENT TXORIERRI PROGRAMAREN DATUAK
MUGIMENT TXORIERRI PROGRAMAREN DATUAK 1. Partaidetza-datuak 2. Arrisku kardiobaskularraren faktoreak 3. Partaideen ezaugarriak 4. Esku-hartzearen ondorengo hobekuntzak 5. Gogobetetasun-inkesta 6. Ondorioak
More informationFrom the bench to the bed: Sendagai berri baten garapena
From the bench to the bed: Sendagai berri baten garapena Amaia M. Erdozain Fernández Farmakologia Saila, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, UPV/EHU, Leioa Laburpena: Luzea eta konplexua da botika baten
More informationHipertentsio arterialari buruzko Praktika klinikoaren gida
Osakidetzako praktika klinikoko gidak Hipertentsio arterialari buruzko Praktika klinikoaren gida Laburpena 2007ko eguneratzea FINANTZAKETA: PKG hau Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak finantzatu
More informationOsakidetzako praktika klinikoko gidaliburuak. Lipidoen erabilerari buruzko praktika klinikoko gidaliburua arrisku kardiobaskularreko faktore bezala
Osakidetzako praktika klinikoko gidaliburuak Lipidoen erabilerari buruzko praktika klinikoko gidaliburua arrisku kardiobaskularreko faktore bezala FINANTZAKETA: PKG hau Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako
More informationDementziaren aurkako medikamentuen jarraipena eta ezabapena. 2016ko ekaina
Dementziaren aurkako medikamentuen jarraipena eta ezabapena 2016ko ekaina Vitoria-Gasteiz, 2016 Lan honen Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaularitzaren Bibliotekak sarearen katalogoan aurki daiteke:
More informationZEFALEAREN KUDEAKETA LARRIALDIETAN
ZEFALEAREN KUDEAKETA LARRIALDIETAN Kasu baten harira Ane Mateos Aurrekoetxea, Maialen Alday Munilla, Joseba Fdz de Retana Corres eta Garazi Agirre Beitia KASU KLINIKOA Kontsulta arrazoia: zefaleagatik
More informationGRADU AMAIERAKO LANA
GRADU AMAIERAKO LANA Berrikuspen bibliografikoa Antsietate Asaldura Orokorraren tratamenduaren hausnarketa eta Erizaintzaren esku hartzea. ARANTZA AGIRRE VALLE 2015eko Maiatzak 15 1 LABURPENA: Antsietate
More information6. GAIA: FARMAKOEN IRAIZKETA
6. GAIA: FARMAKOEN IRAIZKETA Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial- Partekatu lizentziaren mende dago. Lizentzia horren kopia ikusteko, sartu http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/
More informationGRADU AMAIERAKO LANA. EGILEA: Amaia Ganboa Aldaba ZUZENDARIA: Sara Maldonado Martin KURTSOA: 2016/2017 DEIALDIA: Ohikoa
GRADU AMAIERAKO LANA ARIKETA FISIKOAREN ETA DIETA OSASUNTSUAREN PROGRAMA BATEN EFEKTUAK GORPUTZEKO MASAN ETA GAITASUN FISIKOAN LEHENENGO MAILAKO HIPERTENTSIOAN ETA GAINPISUA DUTEN PERTSONENGAN EGILEA:
More informationAnalisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa antimikrobianoen erabilera hobetzeko gaixo larrietan
Analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa antimikrobianoen erabilera hobetzeko gaixo larrietan (Pharmacokinetic/pharmacodynamic modeling to optimize antimicrobial agents dosage in critically ill patients)
More informationASMA HELDUETAN ETA NERABEETAN
25 LIBURUKIA 08 Zk 2017 FARMAKOTERAPIA INFORMAZIOA INFORMACIÓN FARMACOTERAPÉUTICA ASMA HELDUETAN ETA NERABEETAN AURKIBIDEA SARRERA DIAGNOSTIKOA TRATAMENDUA TRATAMENDUAREN HELBURUAK ETA OSAGAIAK JARRAIPEN
More information4. GAIA: Farmakoen banaketa organismoan
4. GAIA: Farmakoen banaketa organismoan Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial- Partekatu lizentziaren mende dago. Lizentzia horren kopia ikusteko, sartu
More informationZAHARREN MEDIKAZIOA BERRIKUSTEN: Zer jakin beharko nuke?
Infac ESKUALDEKO 23 LIBURUKIA 2 Zk 2015 FARMAKOTERAPI INFORMAZIOA INFORMACIÓN FARMACOTERAPÉUTICA DE LA COMARCA http://www.osakidetza.euskadi.eus/cevime Intranet Osakidetza http:/www.osakidetza.eus ZAHARREN
More informationGABAPENTINA ETA PREGABALINA: ERABILERAREN ETA ABUSUAREN ARTEAN
Infac ESKUALDEKO 22 LIBURUKIA 4 Zk 2014 FARMAKOTERAPI INFORMAZIOA INFORMACIÓN FARMACOTERAPÉUTICA DE LA COMARCA http://www.osakidetza.euskadi.net/cevime Intranet Osakidetza http:/www.osakidetza.net GABAPENTINA
More informationEAEko jardun-prozedura, Zika birusaren gaixotasunaren susmoa dagoen kasuetan
EAEko jardun-prozedura, Zika birusaren gaixotasunaren susmoa dagoen kasuetan (Eguneratzea: 2016ko urriaren 17a) Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), Zika birusaren gaixotasuna dela-eta, ezarri duen alerta
More informationEREMU ELEKTROMAGNETIKOAK ETA OSASUNEAN DUTEN ERAGINA FROGA ZIENTIFIKOAK
OSASUN SAILA Osasun Sailburuordetza Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza DEPARTAMENTO DE SALUD Viceconsejería de Salud Dirección de Salud Pública y Adicciones EREMU ELEKTROMAGNETIKOAK ETA OSASUNEAN
More informationAURKIBIDEA. Sarrera Azterketen diseinua Emaitzak Ondorioak. Iruzkinak Proposamen terapeutikoa Bibliografia...
SUKAR-NEUTROPENIA LUZEA ANTIFUNGIKO BERRIEN EGINKIZUNA AURKIBIDEA Sarrera................................................. 4 Azterketen diseinua......................................... 5 Emaitzak.................................................
More informationPregabalinaren eraginkortasuna min neuropatikoa tratatzeko: Berrikustapen sistematikoa
Revisión Gac Med Bilbao. 2016;113(3):113-128 Pregabalinaren eraginkortasuna min neuropatikoa tratatzeko: Berrikustapen sistematikoa Iratxe Ruiz, Aitziber Mendiguren Farmakologia Saila. Medikuntza eta Erizaintza
More information3. GAIA DIAGNOSTIKO PERIODONTALAREN SARRERA
3. GAIA DIAGNOSTIKO PERIODONTALAREN SARRERA Egileak: García-De La Fuente AM, Estefanía-Fresco R, Aguirre-Zorzano L A OCW-2016 DESKRIBAPENA Bakterio-plaka (B-P) ez-espezifikoa pilatzen denean hortzen inguruan,
More informationIKASLEAREN GIDA. Aholkularitza Psikologikoa
IKASLEAREN GIDA Aholkularitza Psikologikoa Ikasturtea: 2016-2017 TITULAZIOA: GRADUA PSIKOLOGIAN ZENTRO: PSIKOLOGIA FAKULTATEA IKASTURTEA: 2016-2017 IKASLEAREN GIDA 1. IRAKASGAIAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK
More informationKanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak?
Kanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak? Jon Zarate Sesma* Itziar Txurruka Ortega* Enrique Etxebarria Orella** * Farmazian lizentziatuak ** Medikuntzan doktorea Fisiologia Saila, Farmazia Fakultatea
More informationERRESBERATROLAREN HAINBAT EFEKTU ETA ERABILERA
ERRESBERATROLAREN HAINBAT EFEKTU ETA ERABILERA Giza nutrizioa eta dietetikako gradua 2012/2013 ikasturtea Gradu amaierako lana Tutorea: Encarnación Goikoetxea Egilea: Iñaki Milton Laskibar AURKIBIDEA
More informationIngurune aberastuaren eragina eskizofrenian
Ingurune aberastuaren eragina eskizofrenian Harkaitz Bengoetxea* 1, Irantzu Rico-Barrio 1, Naiara Ortuzar 1, Enrike G. Argandoña 2, Jose Vicente Lafuente 1 1 Neurozientziak Saila, Medikuntza eta Odontologia
More informationGRADU AMAIERAKO LANA
GRADU AMAIERAKO LANA ARIKETA FISIKOAREN ETA DIETA OSASUNTSUAREN PROGRAMA BATEN EPE LUZEKO EFEKTUAK LEHENENGO MAILAKO HIPERTENTSIOA ETA OBESITATE MORBIDOA ZUEN PERTSONA BATENGAN: IKASKETA KASUA EGILEA:
More information1. Sarrera eta motibazioa. 2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak. Jatorrizko artikulua
Tumoreek, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eragina Effect of tumor, social stress and stress-coping strategies on depressive-like
More information3.7. PNEUMOKOKOA GAIXOTASUNAREN EZAUGARRIAK AGENTE ERAGILEA TRANSMISIO-MODUA INKUBAZIO-DENBORA IMMUNITATEAREN IRAUPENA TXERTOAREN EZAUGARRIAK
3.7. PNEUMOKOKOA GAIXOTASUNAREN EZAUGARRIAK Streptococcus pneumoniae bakterioa da herritarren artean pneumonia komunitarioaren eragile nabarmenena eta haurrei erdiko otitisa eragitearen arrazoi nagusia.
More informationGizonezkoentzako pilula antikontzeptiboa: errealitatea ala fikzioa?
Gizonezkoentzako pilula antikontzeptiboa: errealitatea ala fikzioa? Amaia Maite Erdozain Fernández Farmakologia Saila, Medikuntza eta Ondontologia Fakultatea, UPV/EHU Leioa Laburpena: Gaur egun gizonezkoengan
More informationEUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TUBERKULOSIAREN PROGRAMA urtea
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TUBERKULOSIAREN PROGRAMA 2012. urtea EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TUBERKULOSIAREN PROGRAMA 2012. urtea Vitoria-Gasteiz 2014 Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzaren
More informationMUSIKOTERAPIA ZAINKETA
MUSIKOTERAPIA ZAINKETA ARINGARRIETAN GRADU AMAIERAKO LANA MUSIKOTERAPIA ZAINKETA ARINGARRIETAN GRADU AMAIERAKO LANA Vitoria-Gasteizko Erizaintza Eskola EGILEA: Maider Gorritxategi ZUZENDARIA: Yolanda López
More informationPazientearen motibazioa eta. Aho-higiene argibideak. Kontrol mekanikoa.
Pazientearen motibazioa eta Aho-higiene argibideak. Kontrol mekanikoa. Egileak: Aguirre-Zorzano L A,Estefanía-Fresco R, Fernández-Jiménez A,, OCW-2017 Egileak: Aguirre LA, Estefanía R, Fernández A, García
More informationLC teknika desberdinen erabilera sindrome metabolikoaren aurkako terapian erabiltzen diren farmakoen determinaziorako
Jakintza-arloa: Kimika LC teknika desberdinen erabilera sindrome metabolikoaren aurkako terapian erabiltzen diren farmakoen determinaziorako Egilea: GORKA IRIARTE SAENZ DE OJER Urtea: 2011 Zuzendariak:
More informationB12 BITAMINAREN ETA FOLATOREN ESKASIAREN DIAGNOSTIKOA BERRIKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA ETA GOMENDIOAK. 2015eko abendua
B12 BITAMINAREN ETA FOLATOREN ESKASIAREN DIAGNOSTIKOA BERRIKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA ETA GOMENDIOAK. 2015eko abendua LANTALDEA: Carmen Mar Medina, koordinatzailea, Laborategia, Galdakao- Usansoloko Ospitalea
More informationLINFOMA FOLIKULARRA:LINFOMA FOLIKULARRA 11/6/07 11:02 Página 1 LINFOMA FOLIKULARRA 2006ko berrikuspena
LINFOMA FOLIKULARRA 2006ko berrikuspena AURKIBIDEA 1. Sarrera............................................... 5 2. PETen erabilgarritasuna linfoma folikularraren azterketan............. 5 3. Faktore pronostikoak.....................................
More information4.7. PNEUMOKOKOA GAIXOTASUNAREN EZAUGARRIAK AGENTE ERAGILEA TRANSMISIO-MODUA INKUBAZIO-DENBORA IMMUNITATEAREN IRAUPENA TXERTOAREN EZAUGARRIAK
4.7. PNEUMOKOKOA GAIXOTASUNAREN EZAUGARRIAK Streptococcus pneumoniae bakterioa da herritarren artean pneumonia komunitarioaren eragile nabarmenena eta haurrei erdiko otitisa eragitearen arrazoi nagusia.
More informationGaceta Médica de Bilbao
Gac Med Bilbao. 2011;8(4):1 7 Gaceta Médica de Bilbao www.elsevier.es/gmb ORIGINAL ARTICLE Sociodemographic characteristics by primary cancer diagnosis of patients dying in a palliative care unit: A retrospective
More informationEUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN GENETIKAREN GARAPENERAKO PLANA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN GENETIKAREN GARAPENERAKO PLANA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN GENETIKAREN GARAPENERAKO PLANA Vitoria-Gasteiz, 2012 Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzako Liburutegi
More informationAurkezpena Operazio kirurgikoa egiteko denbora Infekzioaren profilaxia Profilaxi antibiotikoa... 6
ALDAKAKO HAUSTUREN PROTOKOLOA AURKIBIDEA Aurkezpena.............................................. 5 1. Operazio kirurgikoa egiteko denbora............................ 6 2. Infekzioaren profilaxia.....................................
More informationMEDIKAZIO KRONIKOAREN MANEIUA EBAKUNTZA INGURUKO ALDIAN
25 LIBURUKIA 09 Zk 2017 FARMAKOTERAPIA INFORMAZIOA INFORMACIÓN FARMACOTERAPÉUTICA MEDIKAZIO KRONIKOAREN MANEIUA EBAKUNTZA INGURUKO ALDIAN AURKIBIDEA SARRERA FARMAKO ANTIDIABETIKOAK FARMAKO ANTITRONBOTIKOAK
More information4. Kapitulua TXERTOAK
4. Kapitulua TXERTOAK 4.1. DIFTERIA GAIXOTASUNAREN EZAUGARRIAK Gaixotasun bakteriano akutua da, eta arnaseko traktuaren goiko aldeari sudurreko mukosa, amigdalak, laringea edo faringea erasaten dio sarritan
More informationGIZA ELIKADURA (06086)
GIZA ELIKADURA (06086) HELBURU OROKORRAK Ikasgai honen helburua, ikaslei elikadura orekatuaren oinarriak irakustea izango da, baita hazten hari diren gizakietan eta baita gizaki helduetan eta zaharretan.
More informationGRADU AMAIERAKO LANA
GRADU AMAIERAKO LANA BERRIKUSPEN BIBLIOGRAFIKOA Distrofia miotonikoa duten pazienteen eta euren senideen bizi-kalitatearen azterketa MAITE BILBAO CORTINA 2015eko maiatzaren 14a Eskerrak eman nahi dizkiet
More informationHPV infection, a described cause for human cancer: HPV detection and molecular mechanisms of HPV carcinogenesis (Review).
Bachelor s Thesis Degree in Biology HPV infection, a described cause for human cancer: HPV detection and molecular mechanisms of HPV carcinogenesis (Review). Author: Josu Aguirre Gomez Director: Ainhoa
More informationUmearen sobera. Esku-hartzea Lehen Mailako Arretako Pediatrian. Doktoretza-tesia. Xabier Txakartegi Etxebarria. Gernika-Lumon, 2015ko maiatzaren 12an
Umearen pisu sobera Esku-hartzea Lehen Mailako Arretako Pediatrian Doktoretza-tesia Xabier Txakartegi Etxebarria Gernika-Lumon, 2015ko maiatzaren 12an Ondoko Doktoretza-Tesi hau Lourdes, Jokin, Maddalen,
More informationHERPES GENITALAREN IKERKETA EPIDEMIOLOGIKO, KLINIKO ETA MIKROBIOLOGIKOA BILBO HIRIAN
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila HERPES GENITALAREN IKERKETA EPIDEMIOLOGIKO, KLINIKO ETA MIKROBIOLOGIKOA BILBO HIRIAN Doktorego Tesia Mikele Macho
More informationLANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTUEN HONDAKINAK: LETXUGA, TOMATEA, ZERBAK ETA PIPERRA. 2005eko azaroa
LANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTUEN HONDAKINAK: LETXUGA, TOMATEA, ZERBAK ETA PIPERRA 2005eko azaroa 1.- SARRERA Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) horrela definitzen du plagizida hitza (pestizida edo landare-osasunerako
More informationPLANNING Biochemistry, Pharmacology and Nutrition year 2011/12
PLANNING Biochemistry, Pharmacology and Nutrition year 211/12 CONTEXT Code 144 Subject Biochemistry, Pharmacology and Nutrition Year 211-12. C1.S2 Language CATALÀN Credits Credits ECTS 6 Hours of study
More informationArreta medikoei murrizketarik?
Arreta medikoei murrizketarik? (Health care rationing?) Martínez Urionabarrenetxea, Koldo Arreta Trinkoak. Nafarroako Ospitalea. Irunlarrea, z/g. 31008 Pamplona/Iruñea BIBLID [1577-8533 (2004), 6; 131-139]
More informationLan-asma BERARIAZKO OSASUN-ZAINKETARAKO PROTOKOLOAK BERARIAZKO OSASUN-ZAINKETARAKO PROTOKOLOAK PROTOCOLOS DE VIGILANCIA SANITARIA ESPECIFICA
OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales BERARIAZKO OSASUN-ZAINKETARAKO PROTOKOLOAK Lan-asma LAN-OSASUNA LAN-OSASUNA BERARIAZKO OSASUN-ZAINKETARAKO
More informationActivos O.I.T. afijación. afijación igual. afijación óptima. agregación. agrupamiento de datos. ajuste. aleatorio. algoritmo
Activos O.I.T. Son todas las personas que aportan un trabajo para producir bienes y servicios, y las que carecen de empleo en ese momento, lo buscan y están disponibles para corporarse a él. Se compone
More informationELIKAGAIAK, ELIKADURA ETA DIETETIKA. Edurne Simón Bittor Rodríguez Idoia Labayen
ELIKAGAIAK, ELIKADURA ETA DIETETIKA Edurne Simón Bittor Rodríguez Idoia Labayen Udako Euskal Unibertsitatea Bilbo, 2007 Udako Euskal Unibertsitatea Edurne Simón, Bittor Rodríguez, Idoia Labayen ISBN: 978-84-8438-092-4
More informationProtokoloa. MIELOMA ANIZKOITZA eko berrikuspenaren eguneratzea
Protokoloa MIELOMA ANIZKOITZA 2008 2005eko berrikuspenaren eguneratzea 37 MIELOMA ANIZKOITZA 2008 2005eko berrikuspenaren eguneratzea DONOSTIA OSPITALEA Osakidetza Begiristain pasealekua, z.g. 20014 Donostia-San
More informationERIZAINTZAKO GRADUA GIPUZKOA GRADO EN ENFERMERIA
ERIZAINTZAKO GRADUA GIPUZKOA GRADO EN ENFERMERIA 2015 / 2016 ikasturtea ALZHEIMER GAIXOTASUNA DUEN PERTSONARI ESKAINI BEHARREKO ZAINKETA INTEGRALAK GRADU AMAIERAKO LANA Silvia Tellechea Iraola Zuzendaria:
More informationUrte bat baino gutxiagoko umeengan agertutako nerbio-sistema zentraleko tumoreak: berrikuspena Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta literaturan
Urte bat baino gutxiagoko umeengan agertutako nerbio-sistema zentraleko tumoreak: berrikuspena Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta literaturan Central Nervous System (CNS) tumors in an under 1 year-old
More informationPopulazio-baheketaren garrantzia: giza papilomabirusaren aurkako borroka
Populazio-baheketaren garrantzia: giza papilomabirusaren aurkako borroka Nerea Fontecha 1, Miren Basaras* 1, Jose C. Quilez 2, Silvia Hernáez 3, Daniel Andía 2, Ramon Cisterna 1,3 1 Immunologia, Mikrobiologia
More informationHaur-depresioa Lehen Hezkuntzako etapan: zertan datzan eta irakasleek zer egin dezaketen
PSIKOLOGIA Haur-depresioa Lehen Hezkuntzako etapan: zertan datzan eta irakasleek zer egin dezaketen Marian Soroa, Elena Bernaras eta Joana Jauregizar* EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola,
More informationGaixotasun infekziosoen aurkako jarduera-protokoloak (V) Protocolos de actuación frente a enfermedades infecciosas (V) LEGIONELOSIA
Gaixotasun infekziosoen aurkako jarduera-protokoloak (V) Protocolos de actuación frente a enfermedades infecciosas (V) LEGIONELOSIA OSASUN SAILA Osasun Sailburuordetza Osasun Publikoko Zuzendaritza DEPARTAMENTO
More informationKalamua: maria-ren sekretua
Kalamua: maria-ren sekretua Aitziber Mendiguren Ordorika Jose Angel Ruiz Ortega Joseba Gotzon Pineda Ortiz Farmakologia Saila Medikuntza Fakultatea. EHU Azken urteotan kalamuaren gaitasun terapeutikoa
More informationGaitasun kognitiboen aplikazioa 5G sareen kontrol- eta kudeaketa-mailetan
Gaitasun kognitiboen aplikazioa 5G sareen kontrol- eta kudeaketa-mailetan (Application of cognitive capabilities in control and management planes of 5G networks) Bego Blanco*, Jose Oscar Fajardo, Fidel
More informationNola eragiten du 2-Interleukinak T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio mailan?
Nola eragiten du 2-Interleukinak T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio mailan? (How does interleukin-2 affect the phosphorylation state of nuclear proteins in T-cells?) Nerea Osinalde Biokimika eta
More informationLGMD2A gaixotasunaren diagnostiko molekularra
LGMD2A gaixotasunaren diagnostiko molekularra Oihane Jaka Biodonostia Institutua eta King s College London oihane.jaka@kcl.ac.uk DOI: 10.1387/ekaia.14528 Jasoa: 2015-05-22 Onartua: 2015-06-16 Laburpena:
More informationSEXOLOGIAKO HIZTEGIA
SEXOLOGIAKO HIZTEGIA Iñaki Ugartebururen omenez Zuzendaria: Nerea Sancho Esnaola Aholkulari teknikoa: Itziar Alonso-Arbiol Hizkuntza-arduraduna: Juan Kruz Igerabide Sarasola Hizkuntza-begiralea: Iñigo
More informationALZHEIMER MOTAKO DEMENTZIA. Aurkibidea
ALZHEIMER MOTAKO DEMENTZIA Aurkibidea 1.1. Funtzio kognitiboak balioesteko galde-sortak 1.1.1. MMSE, Mini-Mental State Exam 1.1.2. SPMSQ, Short Portable Mental Status 1.1.3. ADAS-COG, Alzheimer s Disease
More informationGAIXOTASUN INFEKZIOSOEN AURKAKO JARDUERA-PROTOKOLOAK (III) PROTOCOLOS DE ACTUACIÓN FRENTE A ENFERMEDADES INFECCIOSAS (III)
GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN AURKAKO JARDUERA-PROTOKOLOAK (III) PROTOCOLOS DE ACTUACIÓN FRENTE A ENFERMEDADES INFECCIOSAS (III) OSASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SANIDAD ISBN 84-457-2148-8 Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen
More informationListeria monocytogenes. Agiriaren data: 2006ko martxoa
Listeria monocytogenes Agiriaren data: 2006ko martxoa 1.- SARRERA Listería monocytogenes (LM) sortu ahal den patogenoa da. Bakteria horiek sortzeko prozesu batzuk oso larriak izan ahal dira, eta umeki,
More informationAzido Linoleiko Konjokatua: obesitatearen aurkako irtenbidea ala mehatxua?
Azido Linoleiko Konjokatua: obesitatearen aurkako irtenbidea ala mehatxua? Jonatan Miranda, Arrate Lasa, Edurne Simón, Itziar Txurruka Farmazia eta Elikagaien Zientziak Departamentua, Farmazia Fakultatea.
More informationEpilepsia eta genetika*
Epilepsia eta genetika* (Epilepsy and genetics) Urtasun, Miguel; Poza, Juan José; Cobo, Ana Mª; Azpitarte, Margarita; Martí Massó, José Félix; Martínez-Gil, Ángel; Bautista Espinal, Juan; Carrera, Edurne;
More informationZaintzaren alde goxoa, zentzua eta alde positiboaren bilaketa menpekotasuna duen adinekoaren zainketan
Zaintzaren alde goxoa, zentzua eta alde positiboaren bilaketa menpekotasuna duen adinekoaren zainketan J. López Martínez* I. Lizaso Elgarresta** M. Sánchez de Miguel** *San Pablo-CEU Unibertsitatea **Psikologia
More informationLABURDURAK. Eskuineko blokeo osoa. Eskuin-bentrikuluaren hipertrofia. Ezkerreko blokeo osoa. Ezker-bentrikuluaren hipertrofia
1 LABURDURAK AEA AEE AKZ AMP AP ATHB AUHB BAAAK BAB BBB BGBK BTE EAK EB EKG ESBEO ESBH ESBO EZBEO EZBH EZBO FA KASN Aldi errefraktario absolutua Aldi errefraktario erlatiboa Arteria koronario zirkunflexua
More informationSalud Pública. Osasun Publikoa seihilekoa. Editoriala. Aurkibidea. a u r k i b i d e a
Salud Pública 202006 1. seihilekoa zenbakia Osasun Publikoa EHAEko Epidemiologi Aldizkaria http: //www.osanet.euskadi.net/ OSASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SANIDAD a u r k i b i d e a Aurkibidea Epidemiologi
More informationPeroxisomen proliferazioaren markatzaileak diren geneen klonazioa eta espresio ikerketak
Jakintza-arloa: Biologia Peroxisomen proliferazioaren markatzaileak diren geneen klonazioa eta espresio ikerketak Xenobiotiko organikoen eragina Egilea: EIDER BILBAO CASTELLANOS Urtea: 2007 Zuzendaria:
More informationDroga berriak merkatu berritzailean New drugs in an innovative market
Errebisio-artikulua Droga berriak merkatu berritzailean New drugs in an innovative market Igor Horrillo 1, 2, 3 1, 2, 3 eta Luis F. Callado 1 Farmakologia Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU
More informationMutazioak progranulina genean: eragiten duten klinika, patologia eta RNA mailako adierazpena
Mutazioak progranulina genean: eragiten duten klinika, patologia eta RNA mailako adierazpena (Progranulin gene mutations: manifestations of clinical, pathological and RNA level) López de Munain Arregui,
More informationArreta gabezia hiperaktibitatearekin. nahastea 15. monografikoa
hik hasi 5 euro 2005eko NEGUA 15. Arreta gabezia hiperaktibitatearekin monografikoa nahastea Arreta gabezia hiperaktibitatearekin nahastea Mikel HARANBURU EHUko irakaslea Jesus GUERRA EHUko irakaslea Esther
More informationAim: To describe self-medication habits of patients with
Rev Bras Otorrinolaringol 2006;72(1):83-8 ORIGINAL ARTICLE Self-medication profile of ENT patients Alexandre Barbosa Servidoni 1, Liliane Coelho 1, Marcos de Lima Navarro 2, Fernanda Gobbi de Ávila 2,
More informationOpioide-hartzaileak (d, k, m) eta kannabinoide-hartzaileak (CB1, CB2) giza espermatozoideetan espresatzen dira eta haien mugikortasunean eragiten dute
Jakintza-arloa: Medikuntza Opioide-hartzaileak (d, k, m) eta kannabinoide-hartzaileak (CB1, CB2) giza espermatozoideetan espresatzen dira eta haien mugikortasunean eragiten dute Egilea: EKAITZ AGIRREGOITIA
More informationArrain gelatinan oinarrituriko film biodegradagarriak
Arrain gelatinan oinarrituriko film biodegradagarriak Alaitz Etxabide, Itsaso Leceta, Pedro Guerrero, Koro de la Caba* BIOMAT Ikerketa Taldea. Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila.
More informationGRADUATE ENTRY TO MEDICINE (GEM) STAGE 1 - BOOK LIST
GRADUATE ENTRY TO MEDICINE (GEM) STAGE 1 - BOOK LIST Molecular Basis of Life and Disease PATH20130 CORE RECOMMENDED TEXTBOOKS FOR STUDENT PURCHASE 1. Principles of Medical Biochemistry, Meisenburg G and
More informationLeptina: funtzio fisiologiko garrantzitsuak dituen molekula
Leptina: funtzio fisiologiko garrantzitsuak dituen molekula (Leptin: a molecule with important physiological functions) Gómez Zorita, Saioa Univ. del País Vasco/Euskal Herriko Unib. Farmazia Fak. Farmazia
More informationAURKIBIDEA. 01. BIZTANLERIAREN ZAHARTZEA Zahartzea, sistema neuromuskularra eta gaitasun funtzionala
AURKIBIDEA 01. BIZTANLERIAREN ZAHARTZEA Zahartzea, sistema neuromuskularra eta gaitasun funtzionala 02. AHULTASUNA: OSO ZAHARREN ZAHARTZE ZAURGARRIA ETA EZGAITASUNA Indarraren entrenamendua zahar ahularengan.
More informationKatzung And Trevor's Pharmacology (Katzung & Trevor's Pharmacology: Examination & Board Review) By Bertram G. Katzung, Anthony J. Trevor READ ONLINE
Katzung And Trevor's Pharmacology (Katzung & Trevor's Pharmacology: Examination & Board Review) By Bertram G. Katzung, Anthony J. Trevor READ ONLINE If looking for the ebook by Bertram G. Katzung, Anthony
More informationHong Kong College of Emergency Medicine (HKCEM) Primary Examination in Emergency Medicine (PEEM) Examination Notice
General Information For 1 st diet For 2 nd diet Examination Date: 7 June 2012 or 11 December 2012 8 June 2012 (Reserved) or 12 December 2012 (Reserved) Closing Date for Application: 4 May 2012 or 9 November
More informationHong Kong College of Emergency Medicine (HKCEM) Primary Examination in Emergency Medicine (PEEM) Examination Notice
General Inf ormation Examination Date: Closing Date for Application: Examination Venue: Examination Fee: For 2018 June diet 20 th September 2018 27 th September 2018 (Reserved) 10 th August 2018 Function
More informationGIB-1 birusaren env fusio proteinaren ingurune lipidikoaren azterketa
Gradu Amaierako Lana Biokimikako eta Biologia Mokularreko Gradua GIB-1 birusaren env fusio proteinaren ingurune lipidikoaren azterketa Egilea: Irati Odriozola Lerchundi Zuzendaria: Maier Lorizate Nogales
More informationTEACHING GUIDE ACADEMIC YEAR MODULE SUBJECT Year SEMESTER CREDITS TIPO. 4º 1º semestre 6. seminars
TEACHING GUIDE ACADEMIC YEAR 2017-2018 Food in communities MODULE SUBJECT Year SEMESTER CREDITS TIPO Public Health and Community Nutrition LECTURE(S) Community Nutrition 4º 1º semestre 6 CONTACT INFORMACION
More informationMPERen ezagumendua GIB birusaren mintzean 4E10 eta 10E8 antigorputzen aldetik
Gradu Amaierako Lana Biokimika eta Biologia Molekularra Gradua MPERen ezagumendua GIB birusaren mintzean 4E10 eta 10E8 antigorputzen aldetik CDR-H3 eta mintzaren garrantziaren azterketa mikroskopia bidez
More informationJARDUERA FISIKO EGOKITUA ETA ELIKADURA: OSASUNAREN BIDEAN
12 13 Iratxe Ibarra, markinarra, afizionatu mailako paletaria eta bertso - laria Koikili Lertxundi, otxandiotarra, Athletic-eko futbolaria izana, gaur egun futbol entrenatzailea; kirol mundua euskaraz
More informationEuskadiko energiapobretasunari. buruzko gizarteeztabaidarako
Euskadiko energiapobretasunari buruzko gizarteeztabaidarako oinarriak Arartekoaren 1/2016 Gomendio orokorra, urtarrilaren 26koa. w w w. a r a r t e k o. e u s 2 Euskadiko energiapobretasunari buruzko gizarte-eztabaidarako
More informationGIBaren EGITURA- PROTEINA-KOLESTEROL ELKARREKINTZAREN AZTERKETA
GIBaren EGITURA- PROTEINA-KOLESTEROL ELKARREKINTZAREN AZTERKETA Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradua Gradu Amaierako Lana Egilea: Ariane Araujo Lombraña Leioan, 2016ko ekainaren 28a Zuzendaria:
More informationGUÍA DOCENTE ABREVIADA DE LA ASIGNATURA
GUÍA DOCENTE ABREVIADA DE LA ASIGNATURA G1371 - Fundamental Pharmacology Grado en Medicina Curso Académico 2018-2019 1. DATOS IDENTIFICATIVOS Título/s Grado en Medicina Tipología Obligatoria. Curso 3 y
More informationHOSPITAL UNIVERSITARIO CRUCES ANÁLISIS BIBLIOMÉTRICO 2010
REVISTA Q JCR-FI FI-NA Nº Artículos Total Acumulado Año Nefrología Q4 0,533 2 1,066 2010 Blood Q1 10,555 2 21,11 2010 Journal of Clinical Rheumatology 0 2 0 2010 Autoimmunity Reviews Q1 6,368 1 6,368 2010
More informationSetting The setting was community. The economic study was carried out in Madrid, Spain.
Analisis coste-efectividad del tratamiento de la hiperplasia prostatica benigna de grado moderado [Cost-effectiveness analysis of the treatment of moderate benign prostatic hyperplasia] Meseguer Barros
More informationDISCIPLINE RECORD/ COURSE / SEMINAR DESCRIPTION
Universitatea de Medicină şi Farmacie Grigore T. Popa Iaşi Comisia pentru asigurarea calităţii DISCIPLINE RECORD/ COURSE / SEMINAR DESCRIPTION 1. Information about the program UNIVERSITY: GRIGORE T. POPA
More informationCAHIERS D'ANESTHESIOLOGIE Paris : Arnette ISSN (1994)-48(2000);
C CAHIERS D'ANESTHESIOLOGIE Paris : Arnette ISSN 0007-9685 42(1994)-48(2000); CAHIERS DE NUTRITION ET DE DIETETIQUE Paris : Test ISSN 0007-9960 29(1994)-35(2000); lac. 1999 CANADIAN JOURNAL OF NEUROLOGICAL
More informationPSYCHOLOGY OF NUTRITION
SUBJECT GUIDE Academic year PSYCHOLOGY OF NUTRITION 2017-2018 MODULE CONTENT YEAR TERM CREDITS TYPE Module 1: Basic Training LECTURER(S) Psychology 1º 2º 6 Mandatory Postal address, telephone n o, e-mail
More informationPROTEINA MOTORRAK ETA MUGIMENDU ZELULARRAK
17 PROTEINA MOTORRAK ETA MUGIMENDU ZELULARRAK Zelularen mugimendu gehienak, eta egitura mugikorrak ere bai, zitoeskeletoan eta proteina motorren jardueran oinarritzen dira (iturria: JCB). Argi dago zitoeskeletoaren
More informationRPAQ. Jarduera fisiko egin berriari buruzko galdesorta
RPAQ Basque_RPAQ Version Number 1.1 updated 11/September/27 RPAQ Jarduera fisiko egin berriari buruzko galdesorta Azkeneko 4 asteetan egunero zer jarduera fisiko egin duzun neurtu nahi da galdesorta honen
More information