Kanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak?

Similar documents
ERRESBERATROLAREN HAINBAT EFEKTU ETA ERABILERA

Ingurune aberastuaren eragina eskizofrenian

Kalamua: maria-ren sekretua

Droga berriak merkatu berritzailean New drugs in an innovative market

Azido Linoleiko Konjokatua: obesitatearen aurkako irtenbidea ala mehatxua?

Populazio-baheketaren garrantzia: giza papilomabirusaren aurkako borroka

Gizonezkoentzako pilula antikontzeptiboa: errealitatea ala fikzioa?

GABAPENTINA ETA PREGABALINA: ERABILERAREN ETA ABUSUAREN ARTEAN

Leptina: funtzio fisiologiko garrantzitsuak dituen molekula

Nola eragiten du 2-Interleukinak T-zelulen nukleoko proteinen fosforilazio mailan?

1. Sarrera eta motibazioa. 2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak. Jatorrizko artikulua

Analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa antimikrobianoen erabilera hobetzeko gaixo larrietan

EREMU ELEKTROMAGNETIKOAK ETA OSASUNEAN DUTEN ERAGINA FROGA ZIENTIFIKOAK

Zaintzaren alde goxoa, zentzua eta alde positiboaren bilaketa menpekotasuna duen adinekoaren zainketan

Urte bat baino gutxiagoko umeengan agertutako nerbio-sistema zentraleko tumoreak: berrikuspena Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta literaturan

LGMD2A gaixotasunaren diagnostiko molekularra

MUGIMENT TXORIERRI PROGRAMAREN DATUAK

From the bench to the bed: Sendagai berri baten garapena

ASMA HELDUETAN ETA NERABEETAN

B12 BITAMINAREN ETA FOLATOREN ESKASIAREN DIAGNOSTIKOA BERRIKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA ETA GOMENDIOAK. 2015eko abendua

LABURDURAK. Eskuineko blokeo osoa. Eskuin-bentrikuluaren hipertrofia. Ezkerreko blokeo osoa. Ezker-bentrikuluaren hipertrofia

AURKIBIDEA. 01. BIZTANLERIAREN ZAHARTZEA Zahartzea, sistema neuromuskularra eta gaitasun funtzionala

PROTEINA MOTORRAK ETA MUGIMENDU ZELULARRAK

GRADU AMAIERAKO LANA

MEDIKAZIO KRONIKOAREN MANEIUA EBAKUNTZA INGURUKO ALDIAN

Zahartzaroa eta lekukoen oroimena

AURKIBIDEA. Sarrera Azterketen diseinua Emaitzak Ondorioak. Iruzkinak Proposamen terapeutikoa Bibliografia...

Umearen sobera. Esku-hartzea Lehen Mailako Arretako Pediatrian. Doktoretza-tesia. Xabier Txakartegi Etxebarria. Gernika-Lumon, 2015ko maiatzaren 12an

Listeria monocytogenes. Agiriaren data: 2006ko martxoa

3.7. PNEUMOKOKOA GAIXOTASUNAREN EZAUGARRIAK AGENTE ERAGILEA TRANSMISIO-MODUA INKUBAZIO-DENBORA IMMUNITATEAREN IRAUPENA TXERTOAREN EZAUGARRIAK

ELIKAGAIAK, ELIKADURA ETA DIETETIKA. Edurne Simón Bittor Rodríguez Idoia Labayen

Arreta gabezia hiperaktibitatearekin. nahastea 15. monografikoa

ERIZAINTZAKO GRADUA GIPUZKOA GRADO EN ENFERMERIA

MUSIKOTERAPIA ZAINKETA

I ATALA: Farmakologia Aplikatuaren Orokortasunak

GIBaren EGITURA- PROTEINA-KOLESTEROL ELKARREKINTZAREN AZTERKETA

HPV infection, a described cause for human cancer: HPV detection and molecular mechanisms of HPV carcinogenesis (Review).

4.7. PNEUMOKOKOA GAIXOTASUNAREN EZAUGARRIAK AGENTE ERAGILEA TRANSMISIO-MODUA INKUBAZIO-DENBORA IMMUNITATEAREN IRAUPENA TXERTOAREN EZAUGARRIAK

Mutazioak progranulina genean: eragiten duten klinika, patologia eta RNA mailako adierazpena

ALZHEIMER MOTAKO DEMENTZIA. Aurkibidea

Gaitasun kognitiboen aplikazioa 5G sareen kontrol- eta kudeaketa-mailetan

Opioide-hartzaileak (d, k, m) eta kannabinoide-hartzaileak (CB1, CB2) giza espermatozoideetan espresatzen dira eta haien mugikortasunean eragiten dute

LINFOMA FOLIKULARRA:LINFOMA FOLIKULARRA 11/6/07 11:02 Página 1 LINFOMA FOLIKULARRA 2006ko berrikuspena

GRADU AMAIERAKO LANA

MPERen ezagumendua GIB birusaren mintzean 4E10 eta 10E8 antigorputzen aldetik

Aurkezpena Operazio kirurgikoa egiteko denbora Infekzioaren profilaxia Profilaxi antibiotikoa... 6

Arrain gelatinan oinarrituriko film biodegradagarriak

Haur-depresioa Lehen Hezkuntzako etapan: zertan datzan eta irakasleek zer egin dezaketen

ZAHARREN MEDIKAZIOA BERRIKUSTEN: Zer jakin beharko nuke?

BIOTEKNOLOGIA ETA PHARMA UNITATEA

Peroxisomen proliferazioaren markatzaileak diren geneen klonazioa eta espresio ikerketak

GRADU AMAIERAKO LANA. EGILEA: Amaia Ganboa Aldaba ZUZENDARIA: Sara Maldonado Martin KURTSOA: 2016/2017 DEIALDIA: Ohikoa

ZEFALEAREN KUDEAKETA LARRIALDIETAN

LANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTUEN HONDAKINAK: LETXUGA, TOMATEA, ZERBAK ETA PIPERRA. 2005eko azaroa

GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN AURKAKO JARDUERA-PROTOKOLOAK (III) PROTOCOLOS DE ACTUACIÓN FRENTE A ENFERMEDADES INFECCIOSAS (III)

Gaixotasun infekziosoen aurkako jarduera-protokoloak (V) Protocolos de actuación frente a enfermedades infecciosas (V) LEGIONELOSIA

Research on Cannabis and PD: Is there any evidence?

LC teknika desberdinen erabilera sindrome metabolikoaren aurkako terapian erabiltzen diren farmakoen determinaziorako

Pharmacokinetic Evaluation of Published Studies on Controlled Smoking of Marijuana

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN BERRIZTAPEN ZELULARRA ETA BERE INPLIKAZIOA INGURUMEN-OSASUNAREN EBALUAKETAN

4. Kapitulua TXERTOAK

GRADU AMAIERAKO LANA

Pregabalinaren eraginkortasuna min neuropatikoa tratatzeko: Berrikustapen sistematikoa

JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN FAKULTATEA FACULTAD DE CIENCIAS DE LA ACTIVIDAD FISICA Y DEL DEPORTE EDUKIAK

BIGARREN IKASTURTEA-FARMAKOLOGIA IRAKASGAIAREN HELBURU OROKORRAK ETA ANTOLAKETA EGITARAU TEORIKOA

JARDUERA FISIKO EGOKITUA ETA ELIKADURA: OSASUNAREN BIDEAN

Protokoloa. MIELOMA ANIZKOITZA eko berrikuspenaren eguneratzea

SEXOLOGIAKO HIZTEGIA

JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN FAKULTATEA FACULTAD DE CIENCIAS DE LA ACTIVIDAD FISICA Y DEL DEPORTE BIOENERGETIKA. metabolikoak.

Urdaibai estuarioko plankton mikrobianoaren dinamika trofikoa

RPAQ. Jarduera fisiko egin berriari buruzko galdesorta

GIB-1 birusaren env fusio proteinaren ingurune lipidikoaren azterketa

EAEko jardun-prozedura, Zika birusaren gaixotasunaren susmoa dagoen kasuetan

Arreta medikoei murrizketarik?

Helduen altuera iragarpena: belaunerainoko altuera neurriak*

3. GAIA DIAGNOSTIKO PERIODONTALAREN SARRERA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TUBERKULOSIAREN PROGRAMA urtea

MARIHUANA AND DRIVING: WHAT IS THE SIGNIFICANCE OF CANNABINOID CONCENTRATIONS? * * A. McBay, M.D. ; and A. P. Mason SYNOPSIS

HERPES GENITALAREN IKERKETA EPIDEMIOLOGIKO, KLINIKO ETA MIKROBIOLOGIKOA BILBO HIRIAN

BOSTGARREN IKASTURTEA-FARMAKOLOGIA KLINIKOA IRAKASGAIAREN HELBURU OROKORRAK ETA ANTOLAKETA

Lan-asma BERARIAZKO OSASUN-ZAINKETARAKO PROTOKOLOAK BERARIAZKO OSASUN-ZAINKETARAKO PROTOKOLOAK PROTOCOLOS DE VIGILANCIA SANITARIA ESPECIFICA

Epilepsia eta genetika*

Medical Marijuana. 1. is a plant species, variety known as hemp. 3. Tetrahydrocannabinol is an aromatic with low water solubility.

1. Ikasgaia. Garezur oinaldeko hobiak

Dementziaren aurkako medikamentuen jarraipena eta ezabapena. 2016ko ekaina

4. GAIA: Farmakoen banaketa organismoan

Euskadiko energiapobretasunari. buruzko gizarteeztabaidarako

Medical Cannabis: Cannabinoids and Immunomodulation

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN GENETIKAREN GARAPENERAKO PLANA

Hipertentsio arterialari buruzko Praktika klinikoaren gida

New potential therapeutic applications for certain phytocannabinoids revealed by pharmacological discoveries Roger Pertwee

Parametro desberdinen konparaketa saskibaloi jokalari gizonen eta emakumeen artean

Osasun Zientzien Arloan Oinarrezkoa Derrigorrezkoa ) Ikasle-taldea Euskara (32)

The Endocannabinoid System

Cannabinoids 101. Matthew Hill, Ph.D. Hotchkiss Brain Institute University of Calgary

Osakidetzako praktika klinikoko gidaliburuak. Lipidoen erabilerari buruzko praktika klinikoko gidaliburua arrisku kardiobaskularreko faktore bezala

Zoektocht naar innovatieve geneesmiddelen voor de toekomst - Verslaving en ander gedrag in moleculair perspectief

Gaceta Médica de Bilbao

Lecture: Medical Marijuana Long term effects and interac ons with common medicines Neuropharamacology of the brain with cannabis

Activos O.I.T. afijación. afijación igual. afijación óptima. agregación. agrupamiento de datos. ajuste. aleatorio. algoritmo

Transcription:

Kanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak? Jon Zarate Sesma* Itziar Txurruka Ortega* Enrique Etxebarria Orella** * Farmazian lizentziatuak ** Medikuntzan doktorea Fisiologia Saila, Farmazia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), VITORIA-GASTEIZ Laburpena: Kanabinoideoak konposatu psikoaktiboen talde bat da; munduan gehien kontsumitzen diren drogen artean daude eta beraien kontsumoa areagotuz doa gaur eguneko gizartean. Konposatuok hainbat funtzio biologikoren erregulazioan garrantzitsuak direla ikusi da; adibidez, ikasketa- eta oroimen-prozesuetan parte hartzen dute. Jatorri kanabinoideoa duten konposatuak funtzio biologiko horiekin harremanetan dauden patologien tratamendurako erabilgarriak izan daitezkeela uste da, hala nola, minaren, Parkisonaren, Huntingtonen gaixotasunaren, esklerosi anizkoitzaren, tumoreen eta abarren tratamendurako. Hori guztia dela eta, kanabinoideoen gaitasun terapeutikoa ikertzen ari da egun. Hala ere, aipatzekoa da kanabinoideoek albo-ondorio garrantzitsuak ere eragin ditzaketela, adibidez, immunitate-sistemaren ahalmena murrizten dute eta jasankortasuna eta menpekotasuna sortzen dute... Kanabisaren kontsumoa progresiboki areagotuz doa gazteen artean eta gero eta gazteago bilakatzen dira kontsumitzaile gure gazteak. Nerabezaroan kontsumoaren bilakaera gehiegizko kontsumoarekin hasten da eta abusuraino eta adikzioraino heldu daiteke. Bilakaera horrek ondorioak izango ditu gizarte-harremanetan, eskolan, familian eta etorkizuneko osasunean. Kanabisa hartzen duten gazteetan eginiko ikerketek agerian jartzen dituzte ondorio horietako batzuk, abstinentzi sindromearen hasiera gisa. ZER DIRA KANABINOIDEOAK Cannabis sativak 400 konposatu kimiko inguru dauzka eta horietatik 60k osatzen dute kanabinoideoen taldea. Kanabinoideoak konposatu psikoaktiboen talde bat da eta Cannabis sativa landarearen hostoetatik eta loratuta- EKAIA, 18 (2004) 21

J. Zarate Sesma, I. Txurruka Ortega eta E. Etxebarria Orella ko kimuetatik erauzten den erretxinan daude. Landare horretatik lortutako prestakin batzuk, hala nola haxixa eta marihuana, munduan gehien kontsumitzen diren drogen artean daude. (1.irudia). 1. irudia. Cannabis sativa landarea. Landarearen kanabinoideo nagusiak, kontzentrazioari eta eraginari dagokienez, honako hauek dira: 9 -tetrahidrokanabinola ( 9 -THC edo THC), 8 -tetrahidrokanabinola ( 8 -THC), kanabidiola (CBD) eta kanabinola (CBN) [1, 2]. (2. irudia). 2. irudia. Kanabinoideo natural garrantzitsuenen egitura kimikoa. 22 EKAIA, 18 (2004)

Kanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak? Cannabis sativa L.-ko prestakinak, haxixa eta marihuana, erreta, janda zein injektatuta kontsumi daitezke. 1. Erreta: prestakinak zigarro gisa kontsumitzean osagai psikoaktiboak biriketatik xurgatzen dira, kearen gainontzeko osagaiekin batera. THC-aren odoleratzea eta ehunetarainoko garraioa oso azkar gertazen dira, bena barneko administrazioan gertatzen denaren antzera. Odolean THC-aren gehienezko kontzentrazioa zigarroa amaitu aurretik lortzen da. 2. Janda: odolera kantitate gutxiago heltzen da urin gastrikoen azidotasunagatik, hesteetan eta gibelean katabolizatzen direlako eta zirkulazio enterohepatikoan sartzean berriz ere digestio-aparatura bueltatzen direlako [3]. 3. Injektatuta: odolean lortzen diren kontzentrazioak erretzean lortzen direnen antzekoak dira. THC-aren metabolitoen iraizketa batez ere gorotzen (%68) eta gernuaren (%12) bidez egiten da; hala ere, ileetatik, listutik eta izerditik ere kanpora daitezke [4]. KANABINOIDEO-SISTEMA ENDOGENOA (K-SE) Denbora askoan ez da jakin izan konposatuok organismoari nola eragiten dioten. Zenbait ikerketak kanabinoideo-sistema endogeno bat aurkitu dute (K-SE), kanabinoideoen efektuen eragilea dena. Sistema hori proteina hartzaileekin lotzen diren substantzia endogenoek, hau da, endokanabinoideoek osatzen dute. Orain arte bi endokanabinoideo ezagutzen dira, anandamida (ANA) eta 2-arakidonil glizerola (2-AG). Endokanabinoideo deritze kanabinoideoen mimetikoak direlako eta CB (Cannabinoid Binding) kanabinoideo-hartzaileei, CB1-i eta CB2-ari, lotuz berezko eragin biokimiko eta fisiologikoak sortzen dituztelako. (3. eta 4. irudia). K-SEa, gehienbat, nerbio-sistema zentralean (N-SZ) eta immunitate-sistemako zeluletan aurki daiteke. CB1 hartzaileak batez ere N-SZean daude, nahiz eta ondorengo ehunetan ere aurkitu diren: biriketan, muskuluetan, odol-hodietan, zelula hematopoietikoetan eta barrabiletan [5]. CB2 hartzaileak berriz, immunitate-sistemako zeluletan bakarrik aurkitu dira [6]. KANABINOIDEOEN USTEZKO APLIKAZIO TERAPEUTIKOAK Azken urteotan K-SEaren biokimikari eta farmakologiari buruzko ikerkuntzak izugarrizko aurrerapausoa eman du. Sistema hori hainbat funtzio biologikoren erregulazioan garrantzitsua dela ikusi da; beraz, jatorri kanabinoideoa duten konposatuak funtzio biologiko horiekin harremanetan dauden patologien EKAIA, 18 (2004) 23

J. Zarate Sesma, I. Txurruka Ortega eta E. Etxebarria Orella 3. irudia. Kanabinoideo-sistema endogenoa. 4. irudia. CB1 hartzailea agertzen duten neurona batzuen irudia arratoi garunean (immunozitokimika teknikaren bidez tindatuta). 24 EKAIA, 18 (2004)

Kanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak? tratamendurako erabilgarriak izan daitezkeela uste da. Gaur egunera arte, kanabinoideoek hainbat gaixotasunetan duten ahalmen terapeutikoa erakusten duten ikerketa asko egin dira. Kanabinoideoak eta mina Botika berriak bilatzea da gaur egungo farmakologia-ikerketa batzuen oinarrizko helburuetako bat. Ildo horretan opiazeoak bezalako gaurko analgesikoak baino botika hobeak lortu nahi dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da N-SZean eragiten duten, indar handiko eta albo-ondorio gutxiko analgesiko familia berriak ikertzea. K-SEan eragiten duten kanabinoideo endogenoen agonisten sintesiak minaren tratamenduan bide berriak zabaldu ditu. Esperimentalki, kanabinoideoen eragin analgesikoa, morfina bezalako opiazeo batzuen antzekoa da [7]. 9-THC-a bezalako substantziek morfinak duen indarraren antzerako indarra dute; are gehiago, min neuropatikoa tratatzeko opioideoak baino eraginkorragoak dira [8]. Hala ere, ikerketa batzuek ondorioztatu dute min nozizeptiboan zenbait kanabinoideoren eragin analgesikoa morfinarena baino txikiagoa dela. Dena den, orokorrean kanabinoideoak opiazeoen aldean albo-ondorio gutxiago eta antzeko eragin analgesikoa dutela esan genezake. Ikerketa batzuek frogatu dute elkarrekintza sinergikoak sortzen direla kanabinoideoen eta opiazeoen artean eta kanabinoideoen eta antiinflamatorio ez-esteroideoen (AIEEen) artean [7]. Hau da, elkarrekintza-faktore positibo bat agertzen da, eta berari esker lortutako ondorio terapeutikoa bakoitzaren eragina besterik gabe bestearenari gehituta baino handiagoa da. Era berean, kanabinoideoen ahalmen analgesikoaren erabileren berri ematen duten bibliografia-erreferentzia ugari daude. Min akutuan administrazio-bide parenterala (bena barnekoa, muskulu barnekoa eta larruazalpekoa) erabiltzen da eta kronikoan aho-bidea da erabiliena. Adibidez, neoplasiako minetan 10 mg THC-k 60 mg kodeinak (opiazeoa) beste indarra erakusten du. Bizkarrezur-muineko ependinoma (tumorea) baten ondorioz min neuropatikoa eta espastizitatea (hots, zurruntasun muskularra) zuen gaixo baten kasuan, 5 mg THC administratzea 50 mg kodeina administratzearen baliokide izan zen, eta gainera, kodeinarekin ez bezala, espastizitatea hobetzen zela ikusi zen. Adierazi beharrekoa da era berean kanabinoideoak hain ohikoa den migrainaren tratamenduan ere erabili direla. Kanabinoideoak eta jarduera motorea Sistema kanabinoideoak mugimenduaren kontrolean parte hartzen duela frogatu denez, oso maiz gertatzen diren Parkinson gaixotasuna eta Hunting- EKAIA, 18 (2004) 25

J. Zarate Sesma, I. Txurruka Ortega eta E. Etxebarria Orella tonen gaixotasuna tratatzeko kanabinoideoen balizko erabilera aztertzera zuzendu dira ikerketa gehienak. Horrez gain, badira beste patologia neurologiko batzuk, hala nola Alzheimerra eta esklerosi anizkoitza, gaixotasun motoreak izan gabe, mugimenduaren asaldurak erakusten dituztenak [9]. Hori dela eta, sintoma horiek tratatzeko kanabinoideoen onura ikertzen ari da. Parkinsonaren sintomatologian bradikinesia, dardara eta zurruntasuna azaltzen dira. Post mortem egindako ikerketetan gaixotasun horretan K-SEa hiperaktibatuta dagoela behatu da; beraz, Parkinsona hobetzeko CB1 hartzaileak blokeatzen dituzten molekulen erabiltzea proposatu da [10]. Huntingtonen gaixotasunaren inguruan CB1 hartzaileak galtzen direla dioen hipotesia dago. Gainera, arratoietan egindako azken ikerketetan kanabinoideoek hartzaile horietan eraginda gaixotasuneko hiperkinesia (tic erako mugimenduak) murrizten dutela frogatu da [11]. Esklerosi anizkoitzari dagokionez, asaldura motoreak agertzeaz gain, neuronen egitura ere kaltetzen da; zehazkiago, neuronak mielinagabetzen dira eta axonak gal daitezke. Aurkikuntza batzuen arabera, neurobabesa da K-SEaren funtzio biologiko garrantzitsuenetakoa. Hori oso interesgarria da, mielinagabetzea eragotziz neuronak babestuko lituzketelako, asaldura motoreak arintzeaz gain. Are gehiago, kanabisa bere kabuz hartu duten gaixo batzuek zenbait sintomaren hobekuntza erakutsi dute, bai maiztasunari eta bai intentsitateari dagokienez. Sintoma horien artean espastizitatea eta mina dira batik bat hobetzen direnak [9]. Hala ere, gai horren ildoan ikerketa sakonagoak egin behar dira. Izan ere, gaur egun ez dago nahikoa datu tratamendu horiek egokiro bideratzeko. Kanabinoideoak eta ikaskuntza- eta oroimen-prozesuak Kanabinoideoek ikaskuntza eta oroimena bezalako prozesu kognitiboak kaltetzen dituztela frogatu da gizaki, tximino eta arratoietan. Garuneko hipokanpo deritzon zonaldeak ikasketa-prozesu batzuetan eta oroimenean parte hartzen du, eta bertan CB1 hartzaileen dentsitate handia dago. Badirudi kanabinoideoek oroimenaren gaineko efektu akutuak eragiten dituztela zuzenki hipokanpoan. Marihuanak arratoiaren hipokanpoaren egitura eta funtzioa kronikoki kaltetzen ditu. Orohar, badirudi 9-THC-ak hipokanpoko neuronak deuseztu ditzakeela, eta gainera, CB1 hartzaileak kitzikatuta hipokanpoaren funtzioa galtzen dela. Azken horrek azal ditzake marihuana erretzen ohi dutenek jasaten dituzten oroimen-arazoak [12, 13]. Kontsumo akutuak ere eragin ditzake horrelako oroimen-arazoak, baina kasu horretan egoera itzulgarria da, neuronak ez baitira hiltzen. 26 EKAIA, 18 (2004)

Kanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak? Aurreko hipotesian oinarrituz, CB1 hartzaileak blokeatzeak epe laburreko oroimena sendotzen lagundu dezake [13]. Espekulatzea bada ere, baliteke K-SEak informazio garrantzitsuaren hautaketan beste sistema neurokimiko batzuekiko elkarrekintzan parte hartu eta ikasketa- eta oroimen-prozesuak hobetzea. Kanabinoideoak eta Immunitate-sistema 1970. hamarkadatik aurrera hasi ziren kanabinoideoen eta immunitatesistemaren arteko harremana ikertzen. Hasiera batean, marihuana-kontsumoa birusek eragindako zoldura- eta alergia-maiztasuna handitzearekin lotu zen. Beranduago, kanabinoideoek, CB2 hartzaileari eraginez, organismoko ahalmen immunologikoa murrizten zutela egiaztatu zen laborategi-saioetako animalietan [14]. Gaur egun, ezinbestekoa da kanabinoideoek immunitate-sisteman dituzten eraginak aztertzea; izan ere, berebiziko garrantzia du konposatu horien balio terapeutikoak eritasun autoimmunologiko eta inflamazio kronikoa erakusten duten prozesuetan, artritisean adibidez. Gaixotasun inflamatorio eta autoimmunologikoetan kanabinoideoek eragin onuragarriak dituztela esan badugu ere, kontuan hartzekoa da immunosupresioa oso arriskutsua dela HIESa, tumorogenesia edo biriken alergia-hantura bezalako eritasunetan. Kanabinoideoak garun-tumorearen tratamenduan Gizakietan eta animalietan eginiko ikerketa batzuek adierazten dute kanabinoideoak ebakuntza eta erradioterapiarekin batera erabil daitezkeela garun-tumoreak laborategi-saioetan tratatzeko, bai tumorearen hazkundea blokea dezaketelako eta bai arindu egiten dituztelako ohiko tratamenduek sortzen dituzten albo-ondorioak, adibidez gorakoak. Hala ere, oraindik badago hainbat auzi argitzeke: a) Terapia hori gizakietan aplikagarria al da? Ikerketa fase preklinikotik klinikora igarotzea oso zaila da. Medikamenduaren Agentzia Espainiarrak 2001eko azaroan entsegu kliniko pilotua egiteko baimena eman zuen; entseguaren helburua THC-ak zenbait tumore motaren berreritzean duen eragina ikertzea litzateke. Dena den, entsegua hasteko izapide burokratiko asko konpontzeko dago tartean. b) Marihuana-zigarroek garun-tumoreak senda ditzakete? Eztabaidagai da egun marihuana-zigarroen erabilpen terapeutikoa, «porro terapeutiko» bezala ezagutzen dena hain zuzen ere. Egoera jakin batzuetan porroei eragin terapeutikoak onartu behar zaizkie. Ikusi da kabinoideoek tumoreak osa ditzateketela bertan zuzenean aplikatuz. EKAIA, 18 (2004) 27

J. Zarate Sesma, I. Txurruka Ortega eta E. Etxebarria Orella Hala ere, arnasbidea ez da egokiena ezein botikarentzako, THC-az gain landarearen beste konposatu batzuek alda dezaketelako eragin hori, txarrerako zein onerako. Horrez gain, porroa erretzen denean landarearen konposatu kantitate txiki bat besterik ez da heltzen garunera eta beraz, tumorera. Kontuan hartzekoa da aipatutako kanabinoideoen efektu immunoezabatzailea, organismoaren tumore baten kontrako defentsa ahuldu dezakeena [15]. c) Kanabinoideoek garunekoak ez diren beste tumore batzuen hazkuntza eragoz ditzakete? Izan ere, kanabinoideoek, in vitro behintzat, prostatako eta bularreko tumore-zelulen hazkundea geldiarazten dute [16,17]. Azkenean, geroak esango digu posible den kanabinoideoak tumoreen aurkako terapian erabiltzea. KANABINOIDEOEN ALBO-ONDORIOAK Kanabinoideoek hainbat albo-ondorio kaltegarri eragin ditzakete. Epe laburrean, gaixoaren N-SZaren depresioa eragin dezakete. Landareko molekula psikoaktiboena 9 -THC-a da. Itsualdia, desorientazioa, ataxia, bertigoak, ahoko lehortasuna, ikusmen lausotua eta oroimenaren nahasmenduak ekartzen ditu. Epe luzean, ondoko bi hauek dira arazo nagusiak: Jasankortasuna garatzen da, eragina denbora iragan hala txikiagoa da eta gero eta kantitate handiagoak hartu behar dira. Menpekotasun psikologikoa, fisikoa edo biak. Dena den, oso eztabaidatua da substantzia horrek gizakietan adikzioa eragiteko duen ahalmena [18]. Gauza jakina da kanabisetik eratorritako substantziek eragin subjektibo argia dutela eta horrexek eragiten du indibiduoek droga bilatzea eta kontsumitzea. Kanabisa era kronikoan hartzeak alterazio kognitiboak dakartza, batez ere oroimenean eta ikasketan. Hala ere, ez dira alkohola bezalako drogek eragin ditzaketen parekoak. Gainera, kanabisak aurretiaz buru-gaixotasunak dituztenen egoera trakestu dezake; adibidez, eskizofrenia eta bestelako psikosien maiztasuna sei aldiz handiagoa da kontsumitzaileen artean. Bestalde, frogatu da kanabisak abstinentzi sindromea eragiten duela, heroina bezalako opioideoek sortzen dutenaren antzerakoa baina askoz ere intentsitate txikiagokoa. Arnas aparatuari dagokionez, erretako kanabis-dosi handiak bronkitis kronikoa areagotzeari eta biriki-funtzioa galarazteari lotu zaie. Horrez gain, haurdun dauden emakumeek haur goiztiarrak izan ditzakete. Kanabinoideoek toxikotasun oso txikia azaltzen dute, eta ez da kanabisak eragindako heriotzaren berririk plazaratu. 28 EKAIA, 18 (2004)

Kanabinoideoak: onuragarriak ala kaltegarriak? BIBLIOGRAFIA [1] TURNER, C.E., ELSOHLY, M.A., BOEREN, E.G. 1989. «Constituent of Cannabis Sativa L. A review of the natural constituent». J. Nat. Prod. 43, 169-234. [2] MECHOULAM, R., BEN-SHABAT, S., HANUS, L., LIGUMSKY, M., KAMINSKI, N.E., SCHATZ, A.R., GOPHER, A., ALMOG, S., MARTIN, B.R., COMPTON, D.R., PERT- WEE, R.G., GRIFFIN, G., BAYEWITCH, M., BARG, J., VOGEL, Z. 1995. «Identification of an endogenous 2-monoglyceride, present in canine gut, that binds to cannabinoid receptors». Biochem. Pharmacol. 50, 83-90. [3] AGURELL, S., HALLDIN, M., LINDGREN, J., OHLSSON, A., WIDMAN, M., GILLES- PIE, H., HOLLISTER, L. 1986. «Pharmacokinetics and metabolism of delta-9-thc and other cannabinoids with emphasis of man». Pharmacol. Rev. 38, 21-42. [4] HUESTIS, M.A., MITCHELL, J.M., CONE, E.J. 1996. «Urinary excretion of 11-nor-9-carboxy-δ 9 -tetrahydrocannabinol in humans after single smoked doses of marihuana». J. of Analytical Toxicology. 20, 441-452. [5] MATSUDA, L.A., LOLAIT, S.J., BROWNSTEIN, M.J., YOUNG, A.C., BONNER, T.I. 1990. «Structure of a cannabinoid receptor and functional expression of the cloned cdna». Nature. 346, 561-564. [6] MUNRO, S., THOMAS, K.L., ABU-SHAAR, M. 1993. «Molecular characterization of a peripheral receptor for cannabinoids». Nature. 365, 61-65. [7] PERTWEE, R.G. 2001. «Cannabinoid receptors and pain». Prog. neurobiol. 63, 569-611. [8] FOX, A., KESINGLAND, A., GENTRY, C., MCNAIR, K., PATEL, S., URBAN, L., JAMES, I. 2001. «The role of central and peripheral cannabinoid 1 receptors in the antihyperalgesic cannabinoids in a model of neuropathic pain». Pain. 92, 91-100. [9] FERNÁNDEZ-RUIZ, J.J., LASTRES-BECKER, I., CABRANES, A., GONZÁLEZ, S., RAMOS, J.A. 2002. «Endocannabinoids and basal ganglia functionality». Prostaglandins Leukot. Essent. Fatty Acids. 66, 263-273 [10] BROTCHIE, J.M. 2000. «The neural mechanisms underlying levo-dopa induced dyskinesia in Parkinson s disease». Ann Neurol. 47, S105-S114. [11] GLASS, M., DRAGUNOW, M., FAULL, R.L.M. 2000. «The pattern of neurodegeneration in Huntington s disease: a comparative study of cannabinoid, dopamine, adenosine and GABA-A receptor alterations in the human basal ganglia in Huntington s disease». Neuroscience. 97, 505-519. [12] AMERI, A. 1999. «The effects of cannabinoids on the brain». Prog. Neurobiol. 58, 315-348. [13] TERRANOVA, J.P., STORME, J.J., LAFON, N., PERIO, A., RINALDI-CARMONA, M., LE FUR, G., SOUBRIE, P. 1996. «Improvement of memory in rodents by the selective CB1 cannabinoid receptor agonist, SR 141716». Psychopharmacology. 126, 165-172. [14] LEE, S.F., NEWTON, C., WIDEN, R., FRIEDMAN, H., KLEIN, T.W. 2001. «Differential expression of cannabinoid CB2 receptor mrna in mouse immune cell subpopulations and following B cell stimulation». Eur. J. Pharmacol. 423, 235-241. [15] ZHU, L.X. eta laguntzaileak. 2000. «Delta-9- Tetrahydrocannabinol inhibits antitumor immunity by a CB2 receptor mediated, cytokine-dependent pathway». J. Immunol. 165, 373-380. EKAIA, 18 (2004) 29

J. Zarate Sesma, I. Txurruka Ortega eta E. Etxebarria Orella [16] DI MARZO, V. eta laguntzaileak. 2000. «Endocannabionoids and fatty acid amides in cancer, inflammation and related disorders». Chem. Phys. Lipids. 108, 191-209. [17] GUZMÁN, M. eta laguntzaileak. 2001. «Control of the cell survival/death decision by cannabinoids». J. Mol. Med. 78, 613-625. [18] FERNÁNDEZ-RUIZ, J., GONZÁLEZ, S., CEBEIRA, M., RAMOS, J.A. 2001. «Bases moleculares y farmacológicas de la tolerancia/dependencia de cannabinoides». Conductas adictivas. (http://www.conductasadictivas.org). 30 EKAIA, 18 (2004)