BIGARREN IKASTURTEA-FARMAKOLOGIA IRAUNALDIA: Lauhilabetekoa KREDITUAK: 5,5 teorikoak eta 1,5 praktikoak IRAKASGAIAREN HELBURU OROKORRAK ETA ANTOLAKETA Farmakologia interes kliniko handia duen oinarrizko zientzia da. Farmakologiako kurtso honen helburuak honako hauek dira, alde batetik farmakoek izaki bizidunetan - bereziki gizakietan - eragiten dituzten oinarrizko ekintzak aztertzea eta bestetik farmakoen erabilera edota preskripzioaz odontologoek dituzten premiei erantzutea. Farmakoen eragin onuragarri edota kaltegarriak sortzeko mekanismoetan sakonduko da, bereziki odontologiaren arloko talde farmakologikorik garrantzitsuenetan. Proposaturiko helburuak, eskola teoriko, praktiko eta mintegien bidez beteko dira. Kurtso akademikoaren hasieran, ikasle bakoitzak kurtsoaren egitaraua, ikasgaien gidoiak eta tutoregoordutegia jasoko ditu. Ebaluazioa modu jarraian eta azterketa finalaren bidez egingo da. EGITARAU TEORIKOA 1. Ikasgaia. Farmakologiarako sarrera. Farmakologiaren kontzeptua. Farmako, medikamentu, espezialitate farmazeutiko eta drogaren kontzeptuak. Farmakoen garapen-garaiak. Farmakoen nomenklatura. Farmakologia jakiteko premia odontologian I. Farmakologia orokorra 2. Ikasgaia. Farmakoen xurgapena. Farmakoen ziklo orokorra organismoan. Xurgapenmekanismo orokorrak. Xurgapenaren ezaugarriak administrazio-bidearen arabera (enteral, parenteral eta beste batzu). 3. Ikasgaia. Farmakoen banaketa organismoan. Banaketaren kontzeptua. Banaketarako baldintzak. Farmakoaren menpeko ezaugarriak eta organismoaren menpeko ezaugarriak. Gune funtzional eta anatomikoen izatea. Banaketa-bolumenaren kontzeptua. 4. Ikasgaia. Farmakoen metabolismoa. Farmakoen metabolizazioaren ondorioak. Metabolismorako guneak eta bide metabolikoak. Farmakoen metabolismoa aldatzen duten aldagaiak: fisiologikoak, farmakologikoak, patologikoak eta oinarri genetikozkoak. 5. Ikasgaia. Farmakoen iraizketa. Giltzurrun-bideko iraizketa: inplikaturiko mekanismoak. Giltzurrun-bideko iraizketa aldatzen duten aldagaiak. Behazun-bideko iraizketa. Zirkulazio enterohepatikoearen kontzeptua. Farmakoen iraizketarako beste zenbait bide. 6. Ikasgaia. Prozesu zinetikoen integrazioa. Parametro farmakozinetikoak. Farmakoen maila plasmatikoen dinamika organismoan. Dosi bakarra eman ondoren (zain barnekoa edo beste bideetatik). 0. eta 1. ordeneko zinetikak. Bioerabilgarritasun eta eliminazio-konstantearen kontzeptuak. Errepikaturiko dosiak eman ondoren.
7. Ikasgaia. Farmakoen ekintza-mekanismoa. Farmako eta hartzaileen arteko elkarrekintza. Hartzailearen kontzeptua. Farmako-hartzaile elkarrekintzaren ondorioak. Dosi-eragin erlazioa zenbatzea. Afinitate eta aktibitate intrinsekoaren kontzeptuak. Hartzaileen erregulazioa. 8. Ikasgaia. Elkarrekintza farmakologikoak. Elkarrekintza farmakologikoaren kontzeptua. Elkarrekintza-motak: farmakozinetiko, farmakodinamiko, funtzionalak. 9. Ikasgaia. Farmakoekiko erreakzio kaltegarriak. Eragin kaltegarriaren kontzeptua. Indize terapeutikoaren kontzeptua. Erreakzio kaltegarri-motak. Eragin toxiko zuzenak. Gaindosiak. II. Nerbio-sistema begetatiboaren farmakologia. Beste neurotransmisore eta bitartekari zelular batzuk. 10. Ikasgaia. Farmako alfa eta beta adrenergikoak. Ekintza-mekanismoaren kontzeptu eta oinarrituriko sailkapena: zuzenak, zeharkako eta mistoa. Eragin farmakologikoak. Farmako adrenergiko interesgarriak odontologiaren jardunbidean. Ondorioak odontologiaren jardunean. 11. Ikasgaia. Farmako antiadrenergikoak. Neurona-blokeatzaileak (sinpatikolitiko aurresinaptikoak). Alfa eta beta motetako hartzaileen antagonista postsinaptikoak. Ezaugarri farmakologiko orokorrak. Ondorioak odontologiaren jardunean. 12. Ikasgaia. Farmako kolinergikoak. Kontzeptua eta ekintza-mekanismoan oinarritutako sailkapena: zuzenak eta zeharkakoak (kolinesterasa aurkakoak). Ekintza farmakologikoak. Garrantzia odontologiaren jardunbidean eta eragin desiragaitzak. 13. Ikasgaia. Farmako antikolinergikoak. Farmako antikolinergikoaren kontzeptua. Antagonista muskarinikoak. Ezaugarri farmakologikoak. Odontologiaren jardunean ondorioak era erabilgarritasuna. Antagonista nikotinikoak: blokeatzaile neuromuskularrak. 14. Ikasgaia. Serotonina. Farmako antiserotonergikoak. Histamina. Farmako antihistaminikoak. Serotonina. Ekintza farmakologikoak. Farmako agonista eta antagonista serotonergikoak. Histamina. Ekintza farmakologikoak. H1 eta H2 antihistaminikoak. Ezaugarri farmakologikoak. III. Odontologian erabilitako farmakoak 15. Ikasgaia. Anestesiko lokalak. Anestesia lokalaren kontzeptua. Anestesikoen egitura eta sailkapena. Ekintza-mekanismoa. Ekintza farmakologikoak. Ezaugarri farmakozinetikoak. Eragin kaltegarriak. Anestesiko lokalak basouzkurtzaileekiko elkartea: helburuak. 16. Ikasgaia. Analgesiko-antitermiko, antiinflamatorio ez esteroideoak (AIEE). Beste analgesikoak. Hanturazko prozesu fisiopatoligokoen errepasoa. Eikosanoideak: prostaglandinak, tronboxano eta leukotrienoak. AIEEen ekintza-mekanismo orokorra. Ekintza farmakologikoak. Egitura kimikoan oinarritutako sailkapena: azido salizilikoaren deribatuak, azido propionikoaren deribatuak, azido azetikoaren deribatuak, oxicamak, beste batzuk. COX-2ren inhibitzaile selektiboak. Beste analgesiko-antitermikoak: parazetamola, metamizola. Talde desberdinen ezaugarri farmakologiko bereiziak. Eragin kaltegarriak. Elkarrekintza farmakologikoak. AIEEen erabilgarritasuna odontologiaren jardunbidean. Beste erreuma-kontrakoak. Hezueri-kontrakoak. Deribatu pirazolikoak. Oxikamak. Fenamatoak. Erabilgarritasun terapeutikoa eta eragin desiragaitzak. Beste erreuma-kontrakoak. Hezueri-kontrakoak (atake akutua, azido urikoaren
sintesiaren inhibitzaileak, urikosurikoak). 17. Ikasgaia. Antiinflamatorio esteroideoak. Glukokortikoideak. Ekintza-mekanismoa. Ekintza farmakologikoak. Kortikoide desberdinen potentzia. Ezaugarri farmakozinetikoak. Eragin kategarriak. Odontologiaren jardunean erabilgarritasun eta ondorioak. 18. Ikasgaia. Farmako analgesiko opiazeoak. Hartzaile opioideak. Ekintza-mekanismoa. Ezaugarri farmakodinamikoan oinarritutako farmako opiazeoen sailkapena: agonistak, agonistaantagonistak, agonista partzialak. Ezaugarri farmakologikoak. Eragin kaltegarriak. Odontologiaren jardunean erabilgarritasuna. Antagonista opioideak. Eraginkortasun analgesiko txikiago duten opiazeoak: kodeina, dextropropoxifenoa. Garrantzia odontologiaren jardunbidean. 19. Ikasgaia. Oxido nitrosoa. Ezaugarri fisiko-kimikoak. Eragin farmakologikoak. Ezaugarri farmakozinetikoak. Eragin kaltegarriak eta kontraindikazioak. Odontologiaren jardunean erabilgarritasuna: analgesia eta sedazioa. 20. Ikasgaia. Antsiolitiko eta sedagarri-hipnotikoak. Farmako antsiolitiko eta sedagarrihipnotikoaren kontzeptua. Bentzodiazepinak. Ekintza farmakolikoak. Ekintza-mekanismoa eta sailkapena. Eragin kaltegarriak. Beste antsiolitiko batzuk. Beste sedagarri-hipnotiko batzuk. Garrantzia odontologiaren jardunean. Ekintza zentraleko erlaxagarri muskularrak. Ezaugarri farmakologikoak. Garrantzia odontologiaren jardunbidean. 21. Ikasgaia. Hemostasiaren farmako aldatzaileak (I). Farmako hemostasikoaren kontzeptua. Hemostasiko topikoak. Ezaugarri orokorrak. Fibrinolisiaren inhibitzaileak. Garrantzia odontologiaren jardueran. 22. Ikasgaia. Hemostasiaren farmako aldatzaileak (II). Antikoagulatzaileak. Heparina. Ekintza-mekanismoa. Aho-bidetiko antikoagulatzaileak. Ekintza-mekanismoa. Ezaugarri farmakologiko bereiziak. Eragin kaltegarriak. Elkarrekintza farmakologikoak. Ondorioak odontologiaren jardueran. Antiagregatzaile plaketarioak. Ekintza-mekanismoa. Ondorioak odontologiaren jardueran. Fibrinolisiaren aktibatzaileak. 23. Ikasgaia Kimioterapia antiinfekziosorako sarrera. Ekintza-mekanismoak. Aktibitate antiinfekziosoaren faktore erabakigarriak. Eragile antimikrobiarren elkartea. Eragin kaltegarri orokorrak. Antibiotikoen erabilgarritasuna odontologiaren jardueran. 24. Ikasgaia. Antibiotiko betalaktamikoak. Penizilinak. Ekintza-mekanismoa. G eta V Penizilina. Espektro zabaleko penizilinak: amoxicilina. Beste penizilina batzuk. Ezaugarri farmakologikoak. Eragin kaltegarriak. Erabilgarritasuna odontologiaren jardueran. Zefalosporinak. Ezaugarri farmakologikoak. Eragin kaltegarriak. Erabilgarritasun mugatua odontologiaren jardueran. Beste antibiotiko betalaktamikoak. Betalaktamasaren inhibitzaileak: azido klabulanikoa. 25. Ikasgaia. Antibiotiko makrolidoak. Beste zenbait antibiotiko. Makrolidoak. Ekintzamekanismoa. Espektro antibakterianoa. Eragin kaltegarriak. Erabilgarritasuna odontologiaren jardueran. Beste antibiotiko batzuk: klindamizina, bazitrazina. Ezaugarri farmakologikoak. Erabilgarritasuna odontologiaren jardueran. 26. Ikasgaia. Nitroimidazoleak. Metronidazola. Ekintza-mekanismoa. Ezaugarri
farmakologikoa. Eragin kaltegarriak. Elkarrekintzak. Erabilgarritasuna odontologiaren jardueran. 27. Ikasgaia. Antibiotiko aminoglukosidoak. Tetraziklinak. Aminoglukosidoak. Ekintzamekanismoa. Ezaugarri orokorrak eta eragin kaltegarriak. Erabilgarritasun mugatua odontologiaren jardueran. Tetraziklinak. Ekintza-mekanismoa. Ezaugarri orokorrak. Ezaugarri farmakozinetikoak. Eragin kaltegarriak. Garrantzia odontologiaren jardueran. 28 Ikasgaia. Sulfamidak eta kotrimoxazola. Kinolonak. Sulfamidak. Ekintza-mekanismoa. Ezaugarri farmakologikoak. Kotrimoxazola. Ezaugarri farmakologikoak. Kinolonak. Ezaugari orokorrak. Garrantzi mugatua odontologiaren jardueran. 29. Ikasgaia. Farmako antifungikoak. Nistatina. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin kaltegarriak. Erabilgarritasuna odontologiaren jardueran. Deribatu azolikoak. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin kaltegarriak. Erabilgarritasuna odontologiaren jardueran. Beste zenbait mikobakterioen kontrako farmako. 30. Ikasgaia. Farmako antibirikoak. Aziklobirra eta analogoak. Ekintza-mekanismoa. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin kaltegarriak. Erabilgarritasuna odontologiaren jardueran. 31. Ikasgaia. Antiseptikoak. Fluoruroak. Antiseptikoak. Ezaugarri orokorrak. Egitura kimiko eta ekintza-mekanismoan oinarrituriko sailkapena. Biguaniden garrantzia hortz-plakaren kontrolerako. Erabilgarritasuna odontologiaren jardueran. Fluoruroak. Eragin farmakologikoak. Ustezko ekintza-mekanismoak. Eragin kaltegarriak. IV. Odontologoaren lanbidean topa daitezkeen farmakoak 32. Ikasgaia. Sistema kardiobaskularraren farmakologia (I). Digitalikoak. Eragin farmakologikoak, ekintza-mekanismoa eta eragin kaltegarriak. Beste farmako inotropikoak. Ondorioak odontologiaren jardueran. Antiarritmikoak. Sailkapena ekintza-mekanismo nagusi, ezaugarri farmakologiko eta eragin kaltegarrietan oinarrian. Ondorioak odontologiaren jardueran. Angina-kontrakoak. Nitratoak. Ezaugarri farmakologikoak, ekintza-mekanismoa eta eragin kaltegarriak. Antagonista beta-adrenergikoak. Ekintza-mekanismoa. Kaltzio-erretenen blokeatzaileak. Ekintza-mekanismoa. Ondorioak odontologian. 33. Ikasgaia. Sistema kardiobaskularraren farmakologia (II). Hipertentsio-kontrako farmakoak. Ekintza-mekanismoaren araberako sailkapena. Diuretikoak. Sailkapena. Erreninaangiotentsina sistemari eragiten dioten farmakoak: bihurtze-entzimaren inhibitzaileak eta angiotentsinaren hartzaileen inhibitzaileak. Aktibitate sinpatikoaren aldatzaileak. Kaltzioerretenen blokeatzaileak. Taldeen ezaugarri farmakologikoak. Ondorioak jarduera odontologikoan. Hiperlipoproteinemien kontrako farmakoak. 34. Ikasgaia. Arnas-aparatuaren farmakologia. Antiasmatikoak: bronkozabaltzaileak, erantzun inflamatorioa aldatzen duten farmakoak eta inflamazio-bitartekoen askapenaren inhibitzaileak. Talde bakoitzaren ezaugarri farmakologikoak. Eztulakontrakoak. Espektoratzaile eta mukolitikoak. Ondorioak odontologian. 35. Ikasgaia. Digestio-aparatuaren farmakologia. Jariaketa azidoaren farmako inhibitzaileak: H2 antihistaminikoak, protoi-ponparen inhibitzaileak eta antagonista muskarinikoak. Farmako neutralizatzaileak. Mukosaren farmako babesleak. Talde bakoitzaren ezaugarri farmakologikoak. Farmako prozinetikoak. Libragarriak. Farmako beherakokontrakoak. Farmako
goitikakontrakoak. Ezaugarri farmakologikoak. 36. Ikasgaia. Nerbio sistema zentralaren farmakologia (I). Antidepresiboak. Ekintzamekanismoa. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin kaltegarriak. Ondorioak odontologiaren jardunean. Antipsikotikoak. Talde desberdinen ekintza-mekanismoa eta ezaugarri farmakologikoak. Eragin kaltegarriak. Ondorioak odontologoaren jardueran. 37. Ikasgaia. Nerbio sistema zentralaren farmakologia (II). Parkinson-kontrako farmakoak. Ekintza-mekanismoak eta eragin kaltegarriak. Antiepileptikoak. Farmako-talde desberdinen ekintza-mekanismoak eta ezaugarri farmakologikoak. Eragin kaltegarriak. Ondorioak odontologiaren jardueran. Anestesia orokorran erabilitako farmakoak. 38. Ikasgaia. Farmakologia hormonala (I). Hormona adenohipofisarioak. Hormona tiroideoak eta farmako antitiroideoak. Ezaugarri farmakologikoak eta eragin kaltegarriak. Ondorioak odontologiaren jardunean. Sexu-hormonak: androgenoak, estrogenoak eta gestagenoak. Antisorgailu hormonalak. Ezaugarri kaltegarriak. Ondorioak odontologian. 39. Ikasgaia. Farmakologia hormonala (II). Metabolismo gluzidikoaren farmakologia. Intsulina. Ekintza-mekanismoa. Intsulina-motak. Ahobideko hipogluzemiatzaileak. Ezaugarri farmakologikoak. Ondorioak odontologiaren jardunbidean. Kaltzio-metabolismoaren erregulazioa. Hormona paratiroideak, D bitamina, kaltzitonina. Kaltzio urritasunaren ondorioak odontologiaren jardueran. Giltzurrungaineko azalaren hormonak, mineralokortikoideak. 40. Ikasgaia. Bitaminen farmakologia. Bitamina hidrosolugarriak: C bitamina eta B bitaminakonplexua. Ezaugarri farmakologikoak. Eskasiaren ondorioak odontologian. Bitamina liposolugarriak: A, E eta K. Ezaugarri farmakologikoak. Eskasiaren ondorio odontologikoak. 41. Ikasgaia. Kimioterapia antineoplasikoa. Immunitatearen farmakologia. Farmako antineoplasikoen ezaugarri orokorrak. Sailkapena ekintza-mekanismoaren arabera. Talde desberdinen ezaugarri farmakologikoak. Eragin kaltegarriak. Ondorioak odontologiaren jardueran. Immunodepresoreak: odontologoentzako ondorioak. Immunoestimulatzaileak. 42. Ikasgaia. Aparteko arretak tratamendu odontologikoetan (I). Ardura bereziak farmakoen eraginpean dauden paziente odontologikoaren tratamenduan. 43. Ikasgaia. Aparteko arretak tratamendu odontologikoetan (II). Arretak tratamendu odontologikopean jartzen diren paziente berezien tratamenduan. Adina, haurdunaldia, edoskitzaroa. Kontuan hartzeko alderdiak egoera patologiko batzuetan: giltzurrungutxiegitasuna, gibel-gutxiegitasun. BIBLIOGRAFIA Brody, T.M., Larner, J., Minneman K.P. Human Pharmacology. Molecular to Clinical. 3ª ed. Mosby, 1998. Cawson, R.A., Spector, R.G. Skelly, A.M.. Basic Pharmacology and Clinical Drug Use in Dentristy. 6ª ed. Churchill Livingston, 1995. Esplugues, J., Morcillo, E.J., Andrés-Trelles, F. Farmacología en Clínica Dental. 1ª ed. Prous,
1993. Flórez, J., Armijo, J.A., Mediavilla, J.A. Farmacología Humana. 3ª ed. Masson, 1997. Hardman, J.G., Limbird, L.E. Goodman &Gilman s The Pharmacological Basis of Therapeutics. 10ª ed. McGraw-Hill, 2001. Lorenzo, P., Velázquez, B.L. Farmacología. 16ª ed. Interamericana-McGraw-Hill, 1996. Page, C.P., Curtis, M.J., Sutter, M.C., Walker, M.J.A., Hoffman, B.B. Farmacología Integrada. 1ª ed. Harcourt Brace, 1998. Rang, H.P., Dale, M.M., Ritter, J.M. Farmacología. 4ª ed. Harcourt, 2000. Taylor, M., Reide, P. Lo Esencial en Farmacología. 1ª ed. Harcourt Brace, 1999. Velasco-Martín, A. Farmacología Fundamental. 1ª ed. McGraw-Hill, 2002. EGITARAU PRAKTIKOA 1. Praktika Farmakodinamia. 2. Praktika Farmakozinetika: parametroen kalkulua. 3. Praktika Medikamentuei buruzko argibide-iturriak 4. Praktika Ekintza analgesikoa edota antiinflamatorioa balioztatzea. 5. Praktika Kasu klinikoen ebazpena (I). 6. Praktika Kasu klinikoen ebazpena (II). 7. Praktika Elkarrekintza farmakologikoak.